
Programaren helburua zubi-plan bat gidatzea da, euskal industriari lotutako industria- eta zerbitzu-enpresei esperimentazio- eta testatze-azpiegitura erabiltzeko sarbidea, konexioa eta laguntza teknikoa emateko. Basque Digital Innovation Hub (BDIH) da azpiegitura hori, eta baita Europako Digital Innovation Hubs (EDIHs) ere.
Erakunde onuradunak
Produktu-prozesu industrialari lotutako industria- eta zerbitzu-enpresak, baldin eta EAEn jarduera-zentro bat badute eta EAEko dagokion EJZren epigrafean alta emanda badaude.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira industria-enpresek gidatutako laguntza teknikoko proiektuak eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu-proiektuak, baldin eta honako hauek ahalbidetzen badituzte:
- Ekintza Plan bat egitea, teknologia digitalak eta jasangarriak eta/edo jasangarriak xurgatzeko gaitasuna handitzeko,
- kontzeptuaren proba bat egitea.
Proiektu horiek teknologia hauek txertatzeko kontzeptu-proba bat diseinatzera bideratuko dira nahitaez:
- Robotika malgua eta kolaboratiboa.
- Fabrikazio gehigarria.
- Material aurreratuak.
- Zibersegurtasuna.
- Adimen artifiziala.
- Makina adimendunak eta konektatuak.
- Gailu medikoak eta osasun digitala.
- Sare elektriko digitalak.
Gastu hautagarriak
Gastu hautagarritzat hartuko dira kontzeptu hauek:
- Erakunde onuradunak aukeratutako BDIHa kontratatzeko gastuak, aurkeztutako proiektuaren esparruan aditua eta proiektua gauzatzeko benetan inplikatua.
- Erakunde onuradunak aukeratutako Europako EDIHaren kontratazio-gastuak, aurkeztutako proiektuaren esparruan aditua eta proiektua gauzatzen benetan inplikatua.
- Erakunde eskatzailearen langileen bidaia-gastuak (Europako EDHI baten aktiboak erabiltzen direnean bakarrik).
Laguntzen zenbatekoa
Gastu hautagarrien % 80ko dirulaguntza, gehieneko zenbateko hauekin:
- 12.000 euro, proiektua BDIHko agente batekin lankidetzan egiten bada.
- 20.000 euro, proiektua BDIHko agente batekin baino gehiagorekin lankidetzan egiten bada.
- 15.000 euro proiektua Europako EDIH batekin egiten bada, proiektu bakoitzeko 12.000 euroko muga partzialarekin, eta 3.000 euro bidaietarako.
Dirulaguntzaren ordainketa
Emandako dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko zaio erakunde onuradunari, likidazio-eskabidea aurkeztu ondoren.
Gauzatze epea
Laguntza honen babespeko proiektuak 2025eko abenduaren 19a baino lehen amaitu beharko dira.
Gastu hautagarriak SPRIn laguntza-eskaera aurkezten denetik aurrera eta proiektua gauzatzeko epean sortu edo fakturatu beharko dira. Halaber, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik sortutako edo fakturatutako gastuak onartuko dira.
Justifikazio epea
Diruz laguntzeko moduko jarduera amaitu ondoren, 10 egun balioduneko epean, gehienez ere 2025eko abenduaren 29an.