
Energia berriztagarrien erabilera potentziala eta industria eta hirugarren sektoreko aurrezpen eta efizientzia energetikoa helburu duten ekintzak sustatzeko lehentasunezko helburuarekin, EAEko lurraldean, industria eta hirugarren sektoreko ETEen energia-auditoria integraletan inbertsioak egiteko laguntzen programa hau argitaratzen da.
Laguntzaren Onuradunak
Deialdi honen xede diren dirulaguntzak ETEek eskuratu ahal izango dituzte, industriaren eta hirugarren sektorearen barruan.
- ETEtzat hartzeko, 56/2016 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitakoa hartuko da kontuan.
- Industriako edo hirugarren sektoreko ETEak izendatzeko, 2009ko EJSN hartuko da kontuan.
- Energia asko kontsumitzen duten enpresatzat hartzeko, 4/2019 Legean aurreikusitakoa hartuko da kontuan.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
Diruz laguntzeko modukoak izango dira eskatzaileek EAEn egiten dituzten jarduerak, baldin eta jarduera horien xedea bada industria-sektoreetako eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-auditoretza integralak egitea, betiere:
- Jarduera laguntza-eskaera aurkeztu ondoren hasi bada.
- Jarduera gauzatzeko, fakturatzeko eta ordaintzeko epea gehienez sei (6) hilabetekoa izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, beranduenez 2028ko abenduaren 31 izango da.
Zehazki, laguntza jasoko duten industria- eta hirugarren sektoreko ETEetako energia-auditoretza integralek honako puntu hauek jaso beharko dituzte gutxienez:
- Energia-instalazioen deskribapen orokorra.
- Produkzio-ekipoen eta ekipo osagarrien inbentarioak.
- Urteko energia-kontsumoen inbentarioa, energia-motaren arabera.
- Energia-balantzea, bete beharreko energia-zerbitzuen arabera.
- Energia berriztagarriak erabiltzen dituzten teknologiak ezartzeko proposamenak; eta energia aurrezteko proposamenak, eraginkortasun energetiko handiko teknologiak inplementatzeagatik.
- Planteatutako proposamen bakoitzerako, egoera berriaren balantze energetiko teorikoa adierazi behar da.
- Planteatutako proposamen bakoitzerako, eskatutako inbertsio teorikoa adierazi behar da, egoera berriarekin bat datorrena.
Ezingo dira laguntza-programa honetara bildu 1.000 eurotik beherako kostua duten jarduerak (BEZa barne hartu gabe).
Diruz lagun daitekeen kostua
Diruz lagundu daitezkeen kostuak jarduera horiek behar bezala egiteko beharrezkoak diren lanen kostuak izango dira, besteak beste, informazioa biltzea, bisitak egitea, neurketak eta kalkuluak egitea, bilerak eta dinamikak antolatzea eta dokumentuak idaztea.
Laguntzen zenbatekoa
Laguntza-programa honetan deskribatutako jarduerek diruz lagundu daitekeen kostuaren % 50eko laguntza izango dute.
Gauzatze Epea
Jarduera gauzatzeko, fakturatzeko eta ordaintzeko epea gehienez sei (6) hilabetekoa izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, beranduenez 2028ko abenduaren 31 izango da.
Justifikazio Epea
Laguntzaren justifikazioa EEEn egin beharko da, gehienez ere sei (6) hilabeteko epean, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, beranduenez 2029ko urtarrilaren 15a izango da.