Programa honen bidez laguntza ematen zaie atzerrian dauden euskal enpresei ezarpenak (bai produkzio arlokoak eta bai produkzio-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak) egin, zabaldu eta berritzeko.
Erakunde onuradunak:
– Enpresa txiki eta ertainak (ETEak)
– Enpresa handiak
Nolanahi ere, enpresek Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko dute, edo Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen-instalazio bat izan beharko dute.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak:
Atzerriko herrialde batean establezimendu berri bat irekitzeko, atzerrian daudenak berritzeko edo handitzeko edo atzerriko sozietateak erosteko proiektuak dira laguntza jaso dezaketen inbertsioak, baldin eta euskal enpresak horietan duen partaidetza gehiengoa bada.
Laguntza jaso dezaketen proiektuek, gutxienez, 120.000 euroko inbertsioa egin beharko dute Kontabilitate Plan Orokorraren kategorietan.
Laguntzen zenbatekoa:
Enpresak proiektuan duen partaidetzaren araberakoa izango da.
A) Enpresa txikientzat laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 50eko finantzaketa itzulgarria.
B) Enpresa ertainentzako laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 35eko finantzaketa itzulgarria
C) Enpresa handientzat laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 25eko finantzaketa itzulgarria.
Laguntza ezin izango da 1.000.000 eurotik gorakoa izan enpresa bakoitzeko.