• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Trantsizio digital eta berdea programa_2022
Dirulaguntza mota:
Eraldaketa digitala ,  Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2022/05/02 - 2022/05/20
Araudia:
Minimis

Diru-laguntzen programa honen bidez honako helburu hauek lortu nahi dira: Bizkaiko enpresei laguntzea oinarrizko digitalizaziorako edo digitalizazio aurreraturako edo ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko ibilbideak egiten, digitalizazio oinarrizko edo aurreratuko proiektuak egiten eta ingurumen-berrikuntzako proiektuak egiten, ekonomia zirkularrarekin lerrokatuta.

Programa hau lau diru-laguntza ildoren bidez gauzatuko da:

  • I. ildoa — Digitalizaziorako eta ingurumen-jasangarritasunerako planetarako diru-laguntzak
  • II. ildoa. — Oinarrizko digitalizazio-proiektuetarako diru-laguntzak
  • III. ildoa. — Digitalizazio aurreratuko proiektuetarako diru-laguntzak
  • IV. ildoa. — Ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako diru-laguntzak

Entitate onuradunak: 

Empresas con al menos un centro productivo o de alto valor añadido en Bizkaia, con una plantilla entre 5 y 250 personas, en equivalentes anuales a jornada completa.

Diruz lagundutako jarduerak eta gastuak: 

I. ildoa — Digitalizaziorako eta ingurumen-jasangarritasunerako planetarako diru-laguntzak

Oinarrizko digitalizazioko, digitalizazio aurreratuko edo ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko planak egitea, eragile adituen laguntzarekin. Plana egiteko eragile adituak kontratatzeko gastuak diruz lagunduko dira.

II. ildoa. — Oinarrizko digitalizazio-proiektuetarako diru-laguntzak

Enpresak oinarrizko digitalizazio-plan bat egin badu eta I. kapituluan ezarritakoaren antzeko emaitza-txosten bat badu, diruz lagundu daitekeen egitatearen barruan sartu ahal izango da agente adituen laguntza proiektuan aholkularitza emateko, baldin eta hura oinarrizko digitalizazio-planaren parte bada.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen artean daude:

  • Proiektuari zuzenean lotutako kanpo-gastuak, diruz lagundu ezin diren gastutzat jotzen direnak izan ezik.
  • Hardware eta softwareko inbertsioak, diruz lagundu ezin diren gastutzat jotzen direnak izan ezik.
  • Ondasuna eskuratzeko gastuak
  • Proiektura bideratutako langileen barne-gastuak
  • Agente adituen laguntza-gastuak, proiektuaren kudeaketan aholkularitza emateko, enpresaren oinarrizko digitalizazio-planaren arabera
  • Teknologoen kontratazio berriaren gastuak

III. ildoa. — Digitalizazio aurreratuko proiektuetarako diru-laguntzak

Enpresak digitalizazio aurreratuko plan bat egin badu eta I. kapituluan ezarritakoaren antzeko emaitzen txostena badu, diruz lagundu daitekeen egitatearen barruan sartu ahal izango da agente adituen laguntza proiektuan aholkularitza emateko, baldin eta hura digitalizazio aurreratuko planaren parte bada.

  • Proiektuari zuzenean lotutako kanpo-gastuak, diruz lagundu ezin diren gastutzat jotzen direnak izan ezik.
  • Inbertsioak ibilgetuan
  • Proiektura bideratutako langileen barne-gastuak
  • Agente adituen laguntza-gastuak, proiektuaren kudeaketan aholkularitza emateko, enpresaren oinarrizko digitalizazio-planaren arabera
  • Teknologoen kontratazio berriaren gastuak

IV. ildoa. — Ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako diru-laguntzak

Diruz lagundu daitezkeen egitatetzat hartuko dira ingurumen-berrikuntzako proiektuak, ekonomia zirkularrarekin lerrokatuta daudenak.

  • Proiektuari zuzenean lotutako kanpo-gastuak, diruz lagundu ezin diren gastutzat jotzen direnak izan ezik.
  • Inbertsioak ibilgetuan
  • Proiektura bideratutako langileen barne-gastuak
  • Agente adituen laguntza-gastuak, proiektuaren kudeaketan aholkularitza emateko, enpresaren oinarrizko digitalizazio-planaren arabera
  • Teknologoen kontratazio berriaren gastuak

Laguntzen zenbatekoa:

I. ildoa — Digitalizaziorako eta ingurumen-jasangarritasunerako planetarako diru-laguntzak

Onartutako gastuen % 80, gehienez, eta enpresa bakoitzeko, gehienez, 10.000 euro. Ez da 1.000 eurotik beherako laguntzarik emango.

II. ildoa. — Oinarrizko digitalizazio-proiektuetarako diru-laguntzak

Gastuaren kategoriaren arabera, onartutako gastuen % 10 gutxienez eta % 80 gehienez. Enpresa bakoitzak gehienez 50.000 euro lortu ahal izango ditu. Oharrak: gehieneko diru-laguntza lortzeko, enpresak oinarrizko digitalizazio-plan bat izan beharko du; horrelakorik ezean, enpresak gehienez 30.000 euro lortu ahal izango ditu.

III. ildoa. — Digitalizazio aurreratuko proiektuetarako diru-laguntzak

Gastuaren kategoriaren arabera, onartutako gastuen % 10 gutxienez, eta % 80 gehienez. Enpresa bakoitzak gehienez 100.000 euro lortu ahal izango ditu. Oharrak: gehieneko diru-laguntza lortzeko, enpresak digitalizazio-plan aurreratua izan beharko du; horrelakorik ezean, enpresak gehienez 75.000 euro lortu ahal izango ditu.

IV. ildoa. — Ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako diru-laguntza

Gastuaren kategoriaren arabera, onartutako gastuen % 10 gutxienez, eta % 80 gehienez. Enpresa bakoitzak gehienez 100.000 euro lortu ahal izango ditu. Oharrak: gehieneko diru-laguntza lortzeko, enpresak digitalizazio-plan aurreratua izan beharko du; horrelakorik ezean, enpresak gehienez 75.000 euro lortu ahal izango ditu.

Eskaera plazoa: 

  • 1 eta 2 ildoak: 2022/05/02 – 2022/07/31
  • 3 eta 4 ildoak: 2022/05/02 – 2022/05/20

Ejekuzio plazoa: 

  • 1 Ildoa: 2022/01/01 – 2022/12/31
  • 2,3 eta 4 ildoa: 2022/01/01  – 2023/06/30
Enpresaren tamaina
5 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Eraikuntza
Garraioa
Turismo Sektorea
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2022 | All Rights Reserved | Lege oharra