Lan-eskaintza

INDUSTRIA-LEHIAKORTASUN TEKNIKARIA

Ezinbesteko baldintza:

Enpresa-administrazioan eta -zuzendaritzan lizentziatua.

Baldintza garrantzitsua:

Ingeles-maila altua.

Zein beste aspektu baloratuko dira?

Aurretiko esperientzia eta arlo honetan trebatzeko eta ikasteko gogoarekin etortzea.  

Lanpostuaren ezaugarriak

Erronkaz betetako eta garapen pertsonal handiko proiektu profesional baten bila zabiltza?

Lea-Artibai eskualdeko garapen ekonomikoan lan egiten duen Leartibai Fundazioan, INDUSTRIA LEHIAKORTASUNEKO TEKNIKARI baten bila gabiltza lanpostu finko bat betetzeko.

Lanpostu horren zeregin nagusia eskualdeko industria-enpresen beharrak eta erronkak ezagutzea da, eta enpresa horien berrikuntza eta lehiakortasun-hobekuntzako proiektuak definitzen eta garatzen laguntzea. Baita, eskualderako Europako funtsak erakartzen eta proiektuen garapeneko lan taldean parte hartzea.

Zeregin nagusia:

Eskualdeko industria-enpresen beharrak eta erronkak ezagutu, eta enpresa horien berrikuntza eta lehiakortasun-hobekuntzako proiektuak definitu eta garatzen laguntzea izango da zeregin nagusia. Baita, eskualderako Europako funtsak erakartzea eta proiektuen garapeneko lan taldean parte hartzea.

Baldintzak:

Enpresa-administrazioan eta -zuzendaritzan lizentziatua eta ingeles-maila altua.

Zeintzuk dira teknikari honek egin beharko dituen funtzioak:

  • Industria-sarearen beharrak eta erronkak identifikatu eta horiei etengabe erantzun.
  • Enpresa industrialen negozio-ereduen berrikuntzan eta eraldaketa digital eta berdean lagundu.
  • Enpresa industrialentzako proiektuak definitu eta funts publikoak erakartzen lagundu.
  • Industriaren lehiakortasuna hobetzeko programak definitzen lagundu eta exekuzioan parte hartu.
  • Europako programetan aukerak identifikatzen, eta proiektuen diseinuan eta exekuzioan lagundu.
  • Enpresei finantziazio publikoen inguruko aholkularitza eman.
  • Programetan parte hartzeko enpresen kaptazioa egin.
  • Bilerak dinamizatu.
  • Laguntza programen eskaerak eta justifikazioak kudeatu.

Zer eskaintzen dugu?

  • Lanaldi osoko lanpostu finko bat.
  • Ikasteko aukera handiak ematen dituen erakundea.
  • Lea-Artibai eskualdean eta eskualdearentzako lan egingo duzu.
  • Talde gazte, proaktibo eta dinamiko baten parte izango zara.

Gure ondoan lanean ikusten zara?

Bidali zure curriculuma helbide honetara.


Leartibai Fundazioa nortzuk osatzen dugun jakin nahi duzu?

EZAGUTU GURE LAN-TALDEA!

Zer da LEARTIBAI FUNDAZIOA?

LEARTIBAI FUNDAZIOA Lea-Artibai eskualdearen garapen ekonomikorako lan egiten duen eskualdeko erakundea da eta eremu ekonomikoko sektore guztien lehiakortasunean eragiten du.

Gure helburua, inguruneko enpresa-egitura berritzea da eta, horretarako, enpresen lehiakortasuna bultzatu eta jarduera berriak eta lanpostu berritzaile eta jasangarriak sustatzeko lan egiten dugu. Aukera-berdintasuna eta gizarte- eta lurralde-kohesioa bermatzea dugu helburu. Zeregin horretan eragile publiko eta pribatuak ditugu bidelagun.

Leartibai Fundazioa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) agentea da.

Talde-lana eta elkarlana funtsezkoak dira Leartibai Fundazioaren egunerokoan; langile bakoitzaren gaitasunetatik abiatuta, proiektuak garatzeko behar diren profilak eratzen ditugu. Giro atsegina eta euskalduna aurkituko duzu eta elkarri laguntzeko prest gaude beti.