LEARTIBAI SARIEN LEHEN EDIZIOA

Leartibai Fundazioak, orain arte antolatutako Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren ildoari jarraituz, Leartibai Sariak ekimena abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundia, Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkartea eta Lea-Artibai eskualdeko 12 udalen laguntzarekin.

Lehiaketara proiektuak aurkezteko azken eguna azaroaren 27a izango da.

LEARTIBAI SARIEN LEHENENGO EDIZIO HONETAN 5 MODALITATE SARITUKO DIRA:

SARI EKONOMIKOAZ GAIN

• Leartibai Fundazioko aholkularien laguntza, negozio ideiaren garapen eta azelerazioan.
• Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dagoen Enpresa Haztegian kokatzeko lehentasuna.
• Fundazioak kudeatzen dituen programa ezberdinetan parte hartzeko erraztasuna.

HERRITARRAK ERE EPAIMAHAIKIDE

Lehiaketara aurkeztutako negozio-ideia guztiak ikusgai egongo dira instagram kontuan abenduaren 15etik 12ra bitartean. Eskualdearen beharretara hobekien egokitzen den ideiari “atsegin dut” ematen dioten guztien artean bertoko produktuekin osatutako “Hamen Bertokoa” otzara bat zozketatuko da.

LEARTIBAI FUNDAZIOA

Xemein Etorbidea, 12-A (Makina-Xemein)

Tel. 94 616 91 72

kaixo@leartibaifundazioa.eus