
Laguntza hauen helburua 2025eko urtarrila eta abendua bitartean egindako partaidetza-proiektuak finantzatzea da, honako helburu hauek dituztenak:
- Bizikidetza-espazio batean bizi direnen bizi-baldintzak hobetzea.
- Osasuna eta ongizatea hobetzeko prozesuetan ekintza indibidual eta kolektiborako gaitasunak sustatzea.
- Loturak eta gizarte-kohesioa indartzea, kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboak barne.
Erakunde onuradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek, tokiko erakunde autonomoek eta Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko merkataritza-sozietateek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek.
Diruz lagun daitezkeen gastuak
Diruz lagundu daitezke diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten dioten gastuak, baldin eta 1. oinarrian jasotako dirulaguntzaren xedea eta helburua betetzen badituzte eta behar-beharrezkoak badira. Honako gastu hauek jaso dezakete dirulaguntza:
- Materialak.
- Profesionalak.
- Publizitatea eta komunikazio-jarduerak.
Proiektu bakoitzeko eskabide bat aurkeztuko da, eta erakunde bakoitzeko eskaera bat baino gehiago aurkez daitezke.
Laguntzen zenbatekoa
Dirulaguntzaren hasierako zenbatekoak ez du muga hauetako bat ere gaindituko:
- Eskatutako zenbatekoa.
- Diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 75.
- 7.000 euro proiektu bakoitzeko.
- 13.000 euro erakunde onuradun bakoitzeko, proiektu bat baino gehiago aurkezten badu. Erakunde bereko proiektu bat baino gehiago bada esleipendun, punturik gehien duena lehenetsiz esleituko da zenbatekoa.
Laguntzaren ordainketa
Emandako laguntzak honela ordainduko dira:
- % 70 ebazpena argitaratu eta laguntza berariaz edo isilbidez onartu ondoren.
- Gehienez % 30, 2026an, egindako gastuen justifikazioa likidatu ondoren dagokion gainerako zenbatekoa ordainduko da.
Gauzatze Epea
2025eko urtarriletik abendura bitartean egindako proiektuek jaso ahal izango dute dirulaguntza.
Justifikazio Epea
Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 2an amaituko da, eta egun hori izango da onarpenaren azken eguna.