Leartibai Fundazioa toki garapenerako erakundea eta ZTBESko agentea da. Bere helburua Lea-Artibai eskualdearen garapen ekonomikoa da eta horretarako  eragile publiko eta pribatuak ditu bidelagun.

 

 

Martxan ditugun programa batzuk:

 

ZERBITZUAK
LEARTIBAI FUNDAZIOA ZENBAKIETAN
650
ENPRESEN SORRERAN BIDELAGUN
800
LANPOSTUREN SORRERAN ERAGILE
1000
FORMAZIO ORDU EKINTZAILETZA ETA BERRIKUNTZAN
311
BERRIKUNTZA PROIEKTU ENPRESEKIN
78
TURISMO ETA MERKATARITZA LEHIAKORTASUN PROGRAMA
16
EUROPAKO PROIEKTU
200
PERTSONA LANERATZE PROGRAMETAN
2001

Lea Artibai Ikastetxea, Markina-Xemeingo Udala, Lea Ibarrako Amankomunazgoa eta Okamikako Industrialdeak, Azaro Fundazioa sortzen dute.

2002

Azaro Fundazioa enpresa sortu nahi duten eskualdeko ekintzaileei zerbitzu integrala eskaintzen hasten da.

Leartibai Garapen Agentzia sortzen da.

2003

Leartibai Garapen Agentziarekin akordio bat sinatzen da eskualdearen garapenean elkarrekin aritzeko. Akordio honek eskualdeko sektore guztietako enpresa eta ekintzaileengana heltzea ahalbidetu du.

Agentzia, Garapen-Garapen Agentzien Euskal Agentziako kide bihurtu.

2004

Behatokia martxan jartzen da Azaron, eskualderako negozio aukera berriak identifikatzeko.

Lekeitio eta Ondarroako Behargintza – Udalen Enplegu eta Tokiko Garapenerako zentroak Agentzian barneratu eta Azaro Fundazioarekin hitzarmena sinatu eskualdeko garapen ekonomikoa elkarrekin lantzeko.

2005

Leartibai Garapen Agentziak eskualdeko hiru merkatari elkarteekin hitzarmena sinatu.

2006

Azaro enpresen lehiakortasuna hobetzeko zerbitzuak eskaintzen hasten da.

Agentziak eskualdeko merkataritza arloko estrategia lantzeko plana garatu.

2007

Lea Artibai Ikastetxeak, Leartiker S.Coop, Leartibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak, elkarlanean, eskualdearen gobernantza eredua zehaztu ondoren, Esperanza 2013 proiektu estrategikoa definitzen dute, eskualdean aktibitate berriak sortu eta enpresen lehiakortasunean eragiteko.

Leartibai Garapen Agentziak eskualde mailan turismoa kudeatzeko ardura hartu. Honetarako, Lea Ibarreko Mankomunitatearekin hitzarmena sinatu zen.

2008

Agentziak Bilboko Merkataritza Ganbararekin hitzarmena enpresen lehiakortasuna lantzeko.

2009

Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia elkartea, ─ Burdinola S.Coop, Cikautxo S.Coop, Eika S.Coop, Euskadiko Kutxa, Fagor Arrasate S.Coop, Kide S.Coop eta Maier S.Coop kooperatibek osatua─ Azaro Fundazioko Patronatuan sartzen da.

2010

Lea-Artibai Berrikuntza Gunearen inaugurazioa

  • Negozio berri eta ekintzaileentzat Enpresa Haztegia
  • Leartiker S.Coop. zentro teknologikoaren ikerketarako espazio eta bulegoak
  • Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziaren bulegoak
2012

Lea-Artibaiko Espezializazio Estrategia Adimentsua definitzen da.

Eskualdeko Enplegu Plana garatu, proiektu estrategikoak finkatuz.

2013

Esperanza 2013 proiektu estrategikoa bukatzen da ondorengo helburu kuantitatiboak lortuz:

  • 75 jarduera ekonomiko berriren sorrera
  • 60 berrikuntza proiektu inguruko enpresekin
  • 35 ikerketa proiektu inguruko enpresentzat
2014

Lea-Artibai Bioberdea proiektu estrategikoa definitu eta martxan jartzen da, 2020ko Lea-Artibai irudikatuz.

Agentziak Ondarroako Garapen Batzordearen idazkaritza eraman eta Ondarroako turismo Plana garatu.

2015

UNE 166006 I+G+b kudeaketa: zaintza eta adimenaren sistema ziurtagiria lortzen du Azaro Fundazioak.

2016

Azaro ZTBES eragile gisa egiaztatzen da, eskaintzaren eta eskariaren arteko bitartekaritza-agenteak kategorian.

2017

IT Azaro, erakundeen berrikuntza proiektuak sortu eta garatzeko zerbitzua merkaturatzen hasten da.

Hamen Bertokoa proiektua definitu.

2018

Garapen agentziak OTC proiektua garatu, eskualdeko merkataritzarako erreferentzia bihurtuz.

2004-2020

Agentziak Lekeitioko tokiko garapeneko ardura teknikoa hartzen du.

2015-2020

Leartibai Garapen Agentziak Hericoast Interreg Europe (Europa 2014-2020) proiektu europarra garatzen du.

2018-2020

Azaro Fundazioak Europa 2014-2020 baitan 5 proiektu europear garatzen ditu: Transferinn, Retrace, Orhi, CircularSeas eta Coesh3ion.

 

2022

Leartibai Fundazioaren sorrera.

LEARTIBAI FUNDAZIOA

ZTBESko

eskaintza eta eskari arteko
bitartekaritza eragilea da

FUNDAZIOAREN SORTZAILE ETA PATRONOAK

Lea-Artibaiko 12 udalak
Kooperatiben Mahaia Elkartea
Leartibai Fundazioko langileak

BERDINTASUNAREKIKO KONPROMISOA

Harreman sarea