
Agindu honen xedea da merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartzea, bai eta 2023ko deialdia egitea ere, Merkataritza Modernizatzeko Programaren (Funts Teknologikoa) esparruan.
Onuradunak:
1. lerroa. Egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta negozioaren jarduera nagusia 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetako jardueraren bat duten mikroenpresak, merkataritza-sektoreko enpresa txiki eta ertainak. Merkataritza-jarduerak eta halakotzat hartzen ez diren beste batzuk aldi berean egiten badira, proiektua diruz lagundu ahal izango da, baldin eta jarduera nagusia merkataritzakoa bada, fakturazio-ehunekoaren arabera.
Inbertsioak egiteko epea 2023ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartekoa izango da, biak barne.
Gutxieneko inbertsioa 1.500 eurokoa izango da (BEZik gabe). Soilik onartuko dira 500 euro edo gehiagoko fakturak (BEZik gabe), diruz lagundu daitezkeen azalpenen deskribapena ondo identifikatuta dutenak.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak:
Laguntza horien helburua da eduki teknologiko, berritzaile eta jasangarria duten proiektuen garapena finantzatzea. Plan eta proiektu horiek merkataritzako mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek aurkeztuko dituzte, banaka edo elkarteen bidez. Plan eta proiektuok merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragingo dute, enpresak kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, posizionamenduetara eta banaketara egokitzen direla bermatuz, eta lehiakorrago eta erresilienteago bihurtuz.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak: 1. LERROA. MIKROENPRESAK, ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAK:
a) Eraldaketa digitalera bideratutako gastuak:
Online merkataritza-estrategiaren eta komunikazio-estrategiaren, negozio-ereduaren eta erosketa-esperientziaren hainbat eremu hobetzeko teknologia berrien proiektuak izango dira:
1. Bezero-arreta, harekiko harremana eta haren gaineko ezagutza hobetzea, eta fidelizatzea, teknologia berriak eta analitika aurreratuko teknikak erabiliz.
2. Merkataritza-establezimenduen eraldaketa digitalean inbertitzea, salmenta-funtzionaltasunak txertatu, mantendu edo hobetzeko, negozio-ereduen omnikanalitatea sustatzen duten eta bezeroen ingurune digitaleko erosketa-esperientzia hobetzen duten kanal digitalen bidez.
3. Zibersegurtasuneko soluzioak.
4. Negozio baten barruan barne-komunikazioa hobetzeko plataformak, edo negozioen artean edo intereseko beste figura batzuen artean, elkarrekiko ekintzak abiarazteko, elkarren mesedetan eta lan egiteko modua hobetzeko, bai eta bezero-arreta hobetzeko eta kopurua handitzeko ere.
5. Produktuak estandarizatzea eta informazioa sortzea.
6. Aplikazio informatikoak garatzea, telefono mugikor adimendunetarako edo produktuak eta zerbitzuak sustatzeko balio duten bestelako gailu edo bitarteko digitaletarako.
b) Salmenta-puntua eraldatzeko gastuak:
Salmenta-espazio fisikoa kontsumitzaileen behar eta ohitura berrietara nahiz kudeaketa-eredu berrietara egokitzeko teknologia berrien proiektuak izango dira:
1. Saltokiko kudeaketa digitalizatzea, negozioaren barne-kudeaketako eragiketa bat edo batzuk optimizatuz, integratuz edo automatizatuz, hornitzaileekiko eta azken bezeroarekiko harremana barne.
2. Negozioaren bideragarritasunari, erabakiak hartzeari, transmisio potentzialari edo belaunaldi-erreleboari buruzko autodiagnostikoak egiteko tresna teknologikoak eskuratzea.
3. Merkataritza ibiltariaren eraldaketa digitala eta merkaturatzeko bide laburrak.
4. Salmenta-prozesua hobetzea, establezimenduan edo merkataritza-eremuan formula omnikanalen bidez eskaerak jasotzea erraztuko duten teknologia berriak txertatuz.
5. Teknologia berriak aplikatzea salmenta-puntuan, erositako produktuen ordainketa-prozesua hobetzeko eta eguneratzeko, bai eta merkataritza-establezimenduetan ilarak eta pilaketak saihesteko, txanden kudeaketa hobetzeko eta aldez aurreko bisita erreserbatzeko ere.
6. Establezimendu fisikoan erosketa-esperientzia hobetuko duten altzari teknologikoak erostea.
7. Bezeroekiko harremanetan marketin erlazionaleko edo harreman-hobekuntzako teknikak txertatzea.
c) Jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako gastuak:
Energiaren eta baliabideen kontsumoaren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologikoak aplikatzeko proiektuak izango dira:
1. Saltokiek eta kontsumitzaileek beren establezimenduetan sargaien kontsumoa murrizteko inbertsioak, eta horien ordez ingurumena gehiago errespetatzen duten beste aukera batzuk ezartzea.
2. Produktuak edo, hala dagokionean, hondakinak banatzeko, entregatzeko eta itzultzeko eragiketak optimizatzea, kostuak eta ingurumen-inpaktua murriztuko dituzten teknologia eta lankidetza-ekosistema berriak erabiliz, eta, horretarako, azken miliari arreta berezia eskainiz.
3. Merkataritza-establezimenduetan energia-kontsumoaren eta bestelako horniduren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologikoak, oinarri teknologikoko prozesuak, ekoefizienteak edo hondakinak (biohondakinak, papera, plastikoa, beira, etab.) behar bezala bereizteko prozesuak ezartzea, ondoren birziklatzeko eta balorizatzeko.
4. Entrega-puntu adimendunak instalatzea.
5. Energia-iturri berriztagarriak instalatzea eta berotzeko potentzial handiko gas hozgarri fluordunak erabiltzen dituzten teknologiak atmosfera berotzeko ahalmen gutxiko edo txikiko teknologiekin ordeztea merkataritza-erabilerako establezimenduen klimatizazioan.
6. Jasangarritasuna, klima-aldaketara egokitzea eta efizientzia areagotzera bideratutako beste proiektu eta irtenbide batzuk, ekonomia erresiliente eta karbono gutxikorantz bideratuak, baita hondakin-ekoizpena murriztera eta produktu-berrerabilpena, ekonomia zirkularra eta hondakinak zero izatea sustatzera bideratuak ere.
d) Hornidura-kateari eta trazabilitateari dagozkien gastuak:
Konponbide teknologikoen proiektuak izango dira, hornidura-katean, trazabilitatean eta ekonomia zirkularrean azken miliako entregaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko eginak:
1. Tokiko ekoizleen, merkataritzako ETEen eta banatzaileen arteko elkarreragina eta elkarlana bermatzeko lankidetza-plataformak.
2. Banatzaileen merkataritza elektronikoko webguneetan tokiko edo kilometro zeroko hornitzaileak integratzea bultzatzeko gastuak.
3. Teknologia berrietan egindako inbertsioak, banaketa-kanal osoan produktuaren trazabilitatea edo beste ezaugarri batzuk ezagutzeko, bai linealean, bai bidalketan eta banaketan.
4. Lineal fisikoan eta online linealean eskainitako aukera optimizatzea.
Zalantzetarako:
Email: ayudas_fondotecnologico@euskadi.eus
Telefonoa: 945067732 / 945011854
Agindu honen xedea da merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartzea, bai eta 2022ko deialdia egitea ere, Merkataritza Modernizatzeko Programaren (Funts Teknologikoa) esparruan.
Entidades beneficiarias:
2. lerroa. Estatutuetako eta jarduera-programetako helburuen artean merkataritza-sektorearen interesak defendatzea eta merkataritza-jarduera dinamizatzen eta sustatzen laguntzen duten jarduerak egitea duten merkatarien elkarteak eta hainbat merkatari-elkarte edo legez eratutako federazio eta konfederazioak, irabazi-asmorik gabeak. Elkarteak egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du, oinarri arautzaile hauek onartzeko agindua argitaratu aurretik legez eratuta egon beharko du, eta 2009ko Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetako jardueraren batean sartzen diren bazkideen % 40 bildu beharko du gutxienez.
Inbertsioak egiteko epea: 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko martxoaren 31ra bitartekoa izango da, biak barne.
Gutxieneko inbertsioa 50.000 eurokoa izango da (BEZik gabe). Bakarrik onartuko dira 500 euro edo gehiagoko fakturak (BEZik gabe), diruz lagundu daitezkeen azalpenen deskribapena ondo identifikatuta dutenak.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak:
Laguntza horien helburua da eduki teknologiko, berritzaile eta jasangarria duten proiektuen garapena finantzatzea. Plan eta proiektu horiek merkataritzako mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek aurkeztuko dituzte, banaka edo elkarteen bidez. Plan eta proiektuok merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragingo dute, enpresak kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, posizionamenduetara eta banaketara egokitzen direla bermatuz, eta lehiakorrago eta erresilienteago bihurtuz.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak: LÍNEA 2. ELKARTEAK ETA HAINBAT MERKATARI-ELKARTE EDO FEDERAZIO ETA KONFEDERAZIO OSATZEN DITUZTEN ELKARTEAK:
a) Bazkideen kolektiboaren eraldaketa digitalera bideratutako gastuak:
Online merkataritza-estrategiaren eta komunikazio-estrategiaren, negozio-ereduaren eta erosketa-esperientziaren hainbat eremu hobetzeko teknologia berrien proiektuak izango dira:
1. Kontsumitzaile-arreta, harekiko harremana eta haren gaineko ezagutza hobetzea, eta fidelizatzea, teknologia berriak eta analitika aurreratuko teknikak erabiliz.
2. Elkarteen eraldaketa digitalean inbertitzea, salmenta-funtzionaltasunak txertatu, mantendu edo hobetzeko, omnikanalitatea sustatzen duten eta bezeroen ingurune digitaleko erosketa-esperientzia hobetzen duten kanal digitalen bidez.
3. Komunikazioa eta ikusgarritasuna hainbat bitarteko edo euskarri digitaletan, teknologia berriak erabiliz.
4. Merkatuari, lehiari edo SEOri buruzko metrikak eta analisiak.
5. Zibersegurtasuneko soluzioak.
6. Barne-komunikazioa hobetzeko plataformak, edo negozioen artean edo intereseko beste figura batzuen artean, elkarrekiko ekintzak abiarazteko, elkarren mesedetan eta lan egiteko modua hobetzeko, bai eta bezero-arreta hobetzeko eta kopurua handitzeko ere.
7. Produktuak estandarizatzea eta informazioa sortzea.
8. Aplikazio informatikoak garatzea, telefono mugikor adimendunetarako edo produktu eta zerbitzu kolektiboak sustatzeko balio duten bestelako gailuetarako.
b) Salmenta-puntua modu kolektiboan eraldatzeko gastuak.
1. Merkataritza ibiltariaren eraldaketa digitala eta merkaturatzeko bide laburrak modu kolektiboan.
2. Salmenta-prozesua hobetzea, establezimenduan edo merkataritza-eremuan formula omnikanalen bidez eskaerak jasotzea erraztuko duten teknologia berriak txertatuz.
c) Jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako gastuak: Energiaren eta baliabideen kontsumoaren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologikoak aplikatzeko proiektuak izango dira:
1. Saltokiek eta kontsumitzaileek sargaien kontsumoa murrizteko inbertsioak, eta horien ordez ingurumena gehiago errespetatzen duten beste aukera batzuk ezartzea.
2. Produktuak edo, hala dagokionean, hondakinak banatzeko, entregatzeko eta itzultzeko eragiketak optimizatzea, kostuak eta ingurumen-inpaktua murriztuko dituzten teknologia eta lankidetza-ekosistema berriak erabiliz, eta, horretarako, azken miliari arreta berezia eskainiz.
3. Merkataritza-establezimenduetan energia-kontsumoaren eta bestelako horniduren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologiko kolektiboak, oinarri teknologikoko prozesuak, ekoefizienteak edo hondakinak (biohondakinak, papera, plastikoa, beira, etab.) behar bezala bereizteko prozesuak ezartzea, ondoren birziklatzeko eta balorizatzeko.
4. Jasangarritasuna, klima-aldaketara egokitzea eta efizientzia areagotzera bideratutako beste proiektu eta irtenbide kolektibo batzuk, ekonomia erresiliente eta karbono gutxikorantz bideratuak, baita hondakin-ekoizpena murriztera eta produktu-berrerabilpena, ekonomia zirkularra eta hondakinak zero izatea sustatzera bideratuak ere.
d) Hornidura-katea eta trazabilitateari dagozkion gastuak: Azken miliako entregaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko konponbide teknologikoen proiektuak izango dira:
1. Tokiko ekoizleen, merkataritzako ETEen eta banatzaileen arteko elkarreragina eta elkarlana bermatzeko lankidetza-plataformak.
2. Banatzaileen merkataritza elektronikoko webguneetan tokiko edo kilometro zeroko hornitzaileak integratzea bultzatzeko gastuak.
3. Teknologia berrietan egindako inbertsioak, banaketa-kanal osoan produktuaren trazabilitatea edo beste ezaugarri batzuk ezagutzeko, bai linealean, bai bidalketan eta banaketan.
e) Diruz lagundu daitezkeen bestelako gastuak:
1. Merkataritza-guneetan WiFi sareak ezartzea.
2. Merkataritza-eskaintzari buruzko informazioa ematen duten aplikazioak, baita tokitik hurbil dauden arkitektura-, historia- edo kultura-ondareko elementuena edo kultura- edo arte-ekitaldietarako deialdiena, turismoa hainbat esparrutan sustatzeko: gastronomian, kulturan eta erosketetan.
Agindu honen xedea da merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartzea, bai eta 2022ko deialdia egitea ere, Merkataritza Modernizatzeko Programaren (Funts Teknologikoa) esparruan.
Onuradunak:
1. lerroa. Egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta negozioaren jarduera nagusia 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetako jardueraren bat duten mikroenpresak, merkataritza-sektoreko enpresa txiki eta ertainak. Merkataritza-jarduerak eta halakotzat hartzen ez diren beste batzuk aldi berean egiten badira, proiektua diruz lagundu ahal izango da, baldin eta jarduera nagusia merkataritzakoa bada, fakturazio-ehunekoaren arabera.
Inbertsioak egiteko epea 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko martxoaren 31ra bitartekoa izango da, biak barne.
Gutxieneko inbertsioa 1.500 eurokoa izango da (BEZik gabe). Soilik onartuko dira 500 euro edo gehiagoko fakturak (BEZik gabe), diruz lagundu daitezkeen azalpenen deskribapena ondo identifikatuta dutenak.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak:
Laguntza horien helburua da eduki teknologiko, berritzaile eta jasangarria duten proiektuen garapena finantzatzea. Plan eta proiektu horiek merkataritzako mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek aurkeztuko dituzte, banaka edo elkarteen bidez. Plan eta proiektuok merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragingo dute, enpresak kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, posizionamenduetara eta banaketara egokitzen direla bermatuz, eta lehiakorrago eta erresilienteago bihurtuz.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak: 1. LERROA. MIKROENPRESAK, ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAK:
a) Eraldaketa digitalera bideratutako gastuak:
Online merkataritza-estrategiaren eta komunikazio-estrategiaren, negozio-ereduaren eta erosketa-esperientziaren hainbat eremu hobetzeko teknologia berrien proiektuak izango dira:
1. Bezero-arreta, harekiko harremana eta haren gaineko ezagutza hobetzea, eta fidelizatzea, teknologia berriak eta analitika aurreratuko teknikak erabiliz.
2. Merkataritza-establezimenduen eraldaketa digitalean inbertitzea, salmenta-funtzionaltasunak txertatu, mantendu edo hobetzeko, negozio-ereduen omnikanalitatea sustatzen duten eta bezeroen ingurune digitaleko erosketa-esperientzia hobetzen duten kanal digitalen bidez.
3. Zibersegurtasuneko soluzioak.
4. Negozio baten barruan barne-komunikazioa hobetzeko plataformak, edo negozioen artean edo intereseko beste figura batzuen artean, elkarrekiko ekintzak abiarazteko, elkarren mesedetan eta lan egiteko modua hobetzeko, bai eta bezero-arreta hobetzeko eta kopurua handitzeko ere.
5. Produktuak estandarizatzea eta informazioa sortzea.
6. Aplikazio informatikoak garatzea, telefono mugikor adimendunetarako edo produktuak eta zerbitzuak sustatzeko balio duten bestelako gailu edo bitarteko digitaletarako.
b) Salmenta-puntua eraldatzeko gastuak:
Salmenta-espazio fisikoa kontsumitzaileen behar eta ohitura berrietara nahiz kudeaketa-eredu berrietara egokitzeko teknologia berrien proiektuak izango dira:
1. Saltokiko kudeaketa digitalizatzea, negozioaren barne-kudeaketako eragiketa bat edo batzuk optimizatuz, integratuz edo automatizatuz, hornitzaileekiko eta azken bezeroarekiko harremana barne.
2. Negozioaren bideragarritasunari, erabakiak hartzeari, transmisio potentzialari edo belaunaldi-erreleboari buruzko autodiagnostikoak egiteko tresna teknologikoak eskuratzea.
3. Merkataritza ibiltariaren eraldaketa digitala eta merkaturatzeko bide laburrak.
4. Salmenta-prozesua hobetzea, establezimenduan edo merkataritza-eremuan formula omnikanalen bidez eskaerak jasotzea erraztuko duten teknologia berriak txertatuz.
5. Teknologia berriak aplikatzea salmenta-puntuan, erositako produktuen ordainketa-prozesua hobetzeko eta eguneratzeko, bai eta merkataritza-establezimenduetan ilarak eta pilaketak saihesteko, txanden kudeaketa hobetzeko eta aldez aurreko bisita erreserbatzeko ere.
6. Establezimendu fisikoan erosketa-esperientzia hobetuko duten altzari teknologikoak erostea.
7. Bezeroekiko harremanetan marketin erlazionaleko edo harreman-hobekuntzako teknikak txertatzea.
c) Jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako gastuak:
Energiaren eta baliabideen kontsumoaren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologikoak aplikatzeko proiektuak izango dira:
1. Saltokiek eta kontsumitzaileek beren establezimenduetan sargaien kontsumoa murrizteko inbertsioak, eta horien ordez ingurumena gehiago errespetatzen duten beste aukera batzuk ezartzea.
2. Produktuak edo, hala dagokionean, hondakinak banatzeko, entregatzeko eta itzultzeko eragiketak optimizatzea, kostuak eta ingurumen-inpaktua murriztuko dituzten teknologia eta lankidetza-ekosistema berriak erabiliz, eta, horretarako, azken miliari arreta berezia eskainiz.
3. Merkataritza-establezimenduetan energia-kontsumoaren eta bestelako horniduren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologikoak, oinarri teknologikoko prozesuak, ekoefizienteak edo hondakinak (biohondakinak, papera, plastikoa, beira, etab.) behar bezala bereizteko prozesuak ezartzea, ondoren birziklatzeko eta balorizatzeko.
4. Entrega-puntu adimendunak instalatzea.
5. Energia-iturri berriztagarriak instalatzea eta berotzeko potentzial handiko gas hozgarri fluordunak erabiltzen dituzten teknologiak atmosfera berotzeko ahalmen gutxiko edo txikiko teknologiekin ordeztea merkataritza-erabilerako establezimenduen klimatizazioan.
6. Jasangarritasuna, klima-aldaketara egokitzea eta efizientzia areagotzera bideratutako beste proiektu eta irtenbide batzuk, ekonomia erresiliente eta karbono gutxikorantz bideratuak, baita hondakin-ekoizpena murriztera eta produktu-berrerabilpena, ekonomia zirkularra eta hondakinak zero izatea sustatzera bideratuak ere.
d) Hornidura-kateari eta trazabilitateari dagozkien gastuak:
Konponbide teknologikoen proiektuak izango dira, hornidura-katean, trazabilitatean eta ekonomia zirkularrean azken miliako entregaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko eginak:
1. Tokiko ekoizleen, merkataritzako ETEen eta banatzaileen arteko elkarreragina eta elkarlana bermatzeko lankidetza-plataformak.
2. Banatzaileen merkataritza elektronikoko webguneetan tokiko edo kilometro zeroko hornitzaileak integratzea bultzatzeko gastuak.
3. Teknologia berrietan egindako inbertsioak, banaketa-kanal osoan produktuaren trazabilitatea edo beste ezaugarri batzuk ezagutzeko, bai linealean, bai bidalketan eta banaketan.
4. Lineal fisikoan eta online linealean eskainitako aukera optimizatzea.
Zalantzetarako:
Email: ayudas_fondotecnologico@euskadi.eus
Telefonoa: 945067732 / 945011854
Horri buruzko irizpideak Galderen eta erantzunen dokumentuan txertatuko dira, zeina web-orrian argitaratuko baita. FAQS_Funts-teknologikoa.pdf
Agindu honen xedea enpresa txikiak, mikroenpresak eta autoenplegu-egoeran dauden pertsonak digitalizatzeko Kit Digital Programa (aurrerantzean, Programa) gauzatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzea da. Programa Digitalizatzeko Soluzioen Katalogoan jasotako digitalizazio-soluzioak hartzea du helburu programa horrek.
ENTITATE ONURADUNAK:
Enpresa txikiak, mikroenpresak eta autoenplegu-egoeran dauden pertsonak
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEN JARDUERAK:
Soluzio digitalen katalogoan sartuta daudenak:
- Webgunea eta presentzia Interneten
- Merkataritza elektronikoa
- Sare sozialen kudeaketa
- Business Intelligence eta Analitika
- Prozesuen kudeaketa
- Faktura elektronikoa
- Bulego birtualeko zerbitzuak eta tresnak
- Komunikazio seguruak
- Zibersegurtasuna
GASTU HAUTAGARRIAK:
Programa Digitalizatzeko Soluzioen Katalogoan eskuragarri dauden digitalizazio-soluzioak hartzeko egiten diren gastuak.
LAGUNTZEN ZENBATEKOA:
- 3 eta 10 langile arteko enpresa txikiak edo mikroenpresak: 6.000 €
- Enpresa txikiak edo 1 eta 3 langile arteko mikroenpresak: 2.000 €
ESKATZEKO EPEA:
Eskaerak egiteko epea mailaka irekiko da, segmentu hauetan oinarrituta:
- II. segmentua: 3 eta 10 langile arteko enpresa txikiak edo mikroenpresak: 02/09/2022 – 02/09/2023
- III. segmentua: 0 eta 3 langile arteko enpresa txikiak edo mikroenpresak: definitzeko
Atal honen helburua da Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak eman ahal izango dituen laguntzak ezartzea eta arautzea, kontratazio mugagabearen bidez edo aldi baterako kontratua kontratu mugagabe bihurtuz kontratazioa eta enpleguari eustea bultzatzeko, edo enplegu eta prestakuntzako programa mistoetan (Laborlan III 2022. urtean) parte hartu duten langabeen enplegagarritasuna babesteko, Bizkaiko DEMA Enpresa Garapena enpresaren gidaritzapean.
Laguntza lerroak:
- Kontratazio mugagaberako pizgarriak: kontratazio mugagabea eginez edo aldi baterako kontratua kontratu mugagabe bihurtuz enplegua mantentzea eta kontratatzea.
- Lanbide-esperientzia: Barakaldoko DEMA Enpresa Garapena buru duten enplegu eta prestakuntzako programa mistoetan (Laborlan III, 2022. urtean) parte hartu duten langabetuen enplegagarritasuna babestea.
Entitate onuradunak:
- Bizkaiko enpresak, edozein forma juridiko dutela ere
- Banakako enpresaburuak eta profesionalak
- Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak
- Bizkaiko Lurralde Historikoko irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta bestelako erakundeak
Pertsona onuradunak:
- 45 urtetik gorakoak edo 30 urtera arteko gazteak.
- Iraupen luzeko langabeak, hau da, kontratazioa hasi aurreko 13 hilabeteetan hilabete baino gehiago lan egin ez dutela egiaztatzen dutenak.
- Desgaitasuna duten pertsonak, hau da, desgaitasun-egoeraren % 33ko edo gehiagoko balorazioa egiaztatzen dutenak.
- Baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak
Diruz lagundutako jarduerak:
Diruz lagundu ahal izango dira 2022ko martxoaren 1etik urriaren 31ra bitartean egindako kontratu mugagabeak eta aldi baterako kontratu mugagabe bihurtzeak.
Kontratuaren betekizunak:
- Diruz lagundu ahal izango dira 2022ko martxoaren 1etik urriaren 31ra bitartean langabeekin egindako kontratu mugagabeak.
- Aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzea ere diruz lagunduko da, 2022ko martxoaren 1etik urriaren 31ra bitartean formalizatzen badira.
- Kontratu mugagabeek eta aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeek lanaldi osokoak izan beharko dute, kontratua hasten den egunetik edo
- Bihurketa eta bere indarraldi osoan.
- Kontratu mugagabea diruz laguntzeko modukoa izan dadin, diru-laguntza eskatzeko arrazoi izan den langileak aldez aurretik kontratu bat izan badu amaitu den enpresa berean, gutxienez hilabete bat igaro behar izan da bi kontratuen artean.
- Kontratuak mugagabe bihurtzen diren kasuan:
- Erakunde eskatzaileak ez du 18 hilabetetik gorako kontraturik egin behar 24 hilabeteko epean, bihurketaren aurretik.
- Kontratuen bihurketek, gutxienez, aurreko aldi baterako kontratuak zituen baldintza berberei eutsi beharko diete, soldatari eta lanaldiari dagokienez.
- Kontratu mugagabearen bidez kontratatutako langileek kontratua hasi baino lehen eta kontratua formalizatu arte egiaztatu behar dute langabezian daudela.
Laguntzaren zenbatekoa:
1 Lerroa:
- Kontratu mugagabeetarako diru-laguntzaren zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da, eta 3.500 eurokoa kontratatutako pertsona emakumea bada.
- Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeko diru-laguntzaren zenbatekoa 2.500 eurokoa izango da.
- Langileak Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren edo Barakaldoko DEMA Enpresa Garapenaren enplegu-programaren batean parte hartu eta programa hori osatu badu, diru-laguntzaren zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da.
- Erakunde onuradun bakoitzari, gehienez ere, 10 kontratazio egingo zaizkio, eta, guztira, gehienez ere 30.000 euroko diru-laguntza emango zaio.
2 Lerroa:
- Kontratatutako pertsonaren hileko soldata gordinaren % 100 eta enpresaren konturako gizarte-segurantzako gastuak diruz lagunduko ditu kontratuak irauten duen lehen 3 hilabeteetan, gehienez ere 10.500 euro kontratu bakoitzeko.
Deialdi honek Euskal Autonomia Erkidegoan mikroenpresetan eta langile autonomoen artean enpleguari eusteko eta trantsizio ekologiko eta digitalean laguntzeko «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» izeneko osagaiaren inbertsioa finantzatzeko laguntzak arautu eta oinarriak ezarri nahi ditu, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Dirulaguntzen arloan, bi lerro ezarri dira: bat eraldaketa ekologikorako inbertsioak egin dituzten enpresetan enpleguari eusteko dirulaguntzak emateko, eta, bestea, eraldaketa digitalerako inbertsioak egin dituzten enpresetan enpleguari eusteko dirulaguntzak emateko.
Entitate onuradunak:
Dirulaguntzaren onuradun izan ahalko dira mikroenpresak, beren forma juridikoa edozein izanda ere, barnean direla ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta kooperatibak eta lan-sozietateak eta beren konturako langileak edo autonomoak (enpresari indibidualak) ere, betiere beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen badute eta gutxienez lantoki bat bertan badute, soldatapeko hamar langile edo, hala badagokio, bazkide langile edo lan-bazkide baino gutxiago badituzte, eta beren negozio-bolumena ez bada bi milioi eurotik gorakoa.
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko, aurreko atalean zerrendatutako mikroenpresek eta pertsona autonomoek berariaz egiaztatu beharko dute trantsizio ekologiko edo digitalerako inbertsioak egin eta ordaindu dituztela, 2021eko urtarrilaren 1etik dirulaguntzaren eskaria aurkezten den datara arte, honako kontzeptu hauetakoren batean.
Inbertsioak:
A) Trantsizio ekologikorako inbertsioen kasuan:
- Aurrezte edo eraginkortasun energetikorako neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
- Energia ez-kutsagarri eta berriztagarrien instalazioak.
- Energetikoki eraginkorra den ekipamendua, jarduerara bideratua, betiere eraginkortasun energetiko altuko etiketa energetikoa badu (Ahhh, Ahh eta Ah, edo baliokideak).
- Klimatizazio-ekipoak, betiere eraginkortasun energetiko altuko etiketa energetikoa badute (Ahhh, Ahh eta Ah, edo baliokideak).
- Ingurumen-ziurtagiriak (EMAS, ISO14001, ISO 14006, UNE 150301, etiketa berdea eta abar), hemen sartzen delarik egindako ezarpenaren inbertsioa.
- Garraio-elementu elektriko edo hibrido entxufagarriak, enpresariaren edo profesionalaren jarduerarekin zuzenean eta esklusiboki lotuta daudenak; karga elektrikoko puntuak. Ondorio horietarako, hauek bakarrik egongo dira zuzenean eta esklusiboki jarduerari lotuta:
– Salgaiak garraiatzeko erabilitako ibilgailu mistoak.
– Kontraprestazio bidez bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak.
– Kontraprestazio bidez gidariei edo pilotuei irakasteko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen
direnak.
– Probak, saiakuntzak eta erakustaldiak egiterakoan edo salmentak sustatzerakoan ekoizleek
erabiltzen dituztenak.
– Merkataritza-agenteen edo ordezkarien lanbideari lotutako joan-etorrietan erabiltzen direnak.
– Zaintza-zerbitzuetan erabiltzen direnak. - Ekonomia zirkularreko irtenbideak, enpresaren jasangarritasunean aurrera egiteko: orokorrean kontsumoak, eta, zehazki, lehengaiak eta energia murrizten dituztenak; hondakinen sorrera murrizten dutenak; berrerabilpena areagotzen dutenak; uraren erabileraren eraginkortasuna hobetzen dutenak edo berotegi-efektuko gas-isuriak murrizten dituztenak. Produktuetan edo biltzeko prozesuan hondakinen sorrera ezabatu edo murrizten duen diseinua ahalbidetzen
duten irtenbideak. - Biodibertsitatea berrezartzeko proiektuen ezarpena, jarduera ekonomikoarekin lotutakoa
B) Trantsizio digitalerako inbertsioen kasuan:
- Ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta softwarea.
- Haririk gabeko konektagarritasuna hedatu edo hobetzeko inbertsioak.
- Irtenbide teknologikoen ezarpena, enpresaren digitalizazio-prozesuan aurrera egiteko: hodeiko biltegia, kobrantza eta ordainketa segurua, negozioaren kudeaketa integrala (bezeroak, hornitzaileak eta abar), Big Data prozesuetan oinarritutako irtenbide aurreratuak, bezeroaren esperientziako irtenbide teknologikoak (errealitate handitua, errealitate birtuala, errealitate murgildua, eta abar), fakturazio elektronikoko irtenbideak (TicketBAI-TBAI sistemarako fakturazio-softwarea barne), bezeroarentzako zerbitzuen kudeaketa, salmenta-puntuen terminalak, produktuen kodetze eta irakurketa optikorako sistemak, eta abar.
- Merkaturatze-sistemak martxan jarri edo hobetzeko sorrera, garapena eta ezarpena (webguneen garapena, online salmenta, ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak).
Gutxieneko inbertsioa:
Dirulaguntza eskuratzeko, egindako inbertsioek gutxienez 600 euroko zenbatekoa eduki behar dute, BEZa kanpo, dirulaguntzen bi lerroetako batean, izan trantsizio ekologikorako inbertsioetan, izan trantsizio digitalerako inbertsioetan. Gutxieneko zenbateko horretara iristeko, lerro bereko inbertsio-kontzeptu desberdinen kostuak batu ahal izango dira.
Laguntzei buruzko agindu honen xedea da oinarriak ezartzea euskal txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren eta etxekoen unitatearen azpisektoreak, norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta zuzenean euskarri ekonomikoa emateko, eta jarduera ahalik eta lasterren bultzatzeko aukera ematea.
Entitate onuradunak:
Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte beren konturako langileek edo autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek eta euskal txikizkako merkataritzako mikro eta enpresa txikiek, besteak beste.
EKONOMIA-JARDUEREN GAINEKO ZERGAREN EPIGRAFEAK
- 651. 1 Etxerako ehungintzako produktuen, jantzien, alfonbren eta antzekoen eta tapizgintzako gaien txikizkako merkataritza
- 651. 2 Jantzi eta bururako era guztietako jantzien txikizkako merkataritza
- 651. 3 Lentzeriaren eta kortseteriaren txikizkako merkataritza
- 651. 4 Mertzeriako eta paketeriako gaien txikizkako merkataritza
- 651. 5 Jantzi berezien txikizkako merkataritza
- 651. 6 Oinetakoen, larruzko gaien eta imitazioaren edo ordezko produktuen, gerrikoen, diru-zorroen, poltsen, maleten eta bidaia-gaien txikizkako merkataritza, oro har.
- 651. 7 Larrugintzako jantzien txikizkako merkataritza
- 652. 2 Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako salmenta.
- 652. 3 Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta norbere higienerako eta garbiketarako gaien txikizkako salmenta.
- 653. 1 Altzarien txikizkako merkataritza (bulegokoak izan ezik).
- 653. 2 Material eta aparatu elektriko, elektroniko, etxetresna elektriko eta etxerako beste aparatu batzuen txikizkako merkataritza, elektrikoa ez den beste energia mota batek eragindakoa, bai eta sukaldeko altzariena ere.
- 653. 3 Etxeko gauzak, burdindegia, apaingarriak, opariak edo erakargarriak txikizka salerostea (imitaziozko bitxiak eta etxetresna elektriko txikiak barne).
- 653. 4 Eraikuntzako materialen eta saneamenduko gaien eta altzarien txikizkako merkataritza.
- 653. 5 Ateen, leihoen eta pertsianen, molduren eta markoen, oholtzen eta parket-mosaikoen, saskigintzaren eta kortxo-gaien txikizkako merkataritza
- 653. 6 Brikolajeko gaien txikizkako merkataritza.
- 653. 9 Etxeko ekipamendurako beste artikulu batzuen txikizkako merkataritza.
- 975 Markogintza zerbitzuak
Laguntzaren zenbatekoa:
* 2022ko otsailaren 24an merkataritza establezimenduan alta emandako langile kopuruaren arabera.
- 1-9 langile dituzten establezimenduak: 2.000 euro
- 10 langile edo gehiagoko establezimenduak: 3.000 euro
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburu autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek gauzatutako hiriko merkataritza-jardueran aritzen diren establezimenduetako ondasunak kontsumitzea eta zerbitzuak ematea sustatzea.
Euskadiko herritarren eskura egongo diren deskontu-bonuen bidez antolatuko da, bonoak EAEko eremu osoan kanpainari atxikitako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erosteko izango dira.
Entitate onuradunak:
Diruz lagunduko den jardueraren eremuak autonomoek eta micro eta enpresa txikiek Euskal Herriko merkataritza establezimenduetan egindako txikizkako merkataritza oro hartzen du, baita Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko kategoria edo epigrafe hauetan ere:
KODEA
6443 |
JARDUERA
Gozogintzako, opilgintzako eta konfitegintzako ekoizkinen txikizkako merkataritza. |
6444 | Izozkien txikizkako merkataritza. |
6445 | Bonboien eta karameluen txikizkako merkataritza. |
645 | Mota guztietako ardoen eta edarien txikizkako merkataritza. |
651 | Ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, oinetakoen, larruen eta larrugintza-gaien txikizkako merkataritza. |
6522 | Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako veste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako merkataritza. |
6523 | Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta norbere higienerako eta garbiketarako gaien txikizkako merkataritza. |
6524 | Belar-dendetako landareen eta belarren txikizkako merkataritza. |
653 | Etxeko ekipamenduen eta eraikuntzarako gaien txikizkako merkataritza. |
6542 | Lehorreko ibilgailuentzako osagarrien eta ordezko piezen txikikazko merkataritza |
6545 | Mota guztietako makineriaren txikizkako merkataritza (etxeko aparatuak, bulegokoak, medikuntzakoak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak izan ezik). |
6546 | Mota orotako ibilgailuetarako gurpil-azalen, banden edo aire-ganberen txikizkako merkataritza |
656 | Altzarien, jantzien, etxean erabiltzeko jantzi eta tresna arrunten eta antzeko ondasunen txikizkako merkataritza |
657 | Musika-tresnen eta haien osagarrien txikizkako merkataritza |
659 | Txikizkako bestelako merkataritza |
662 | Txikizkako Merkataritza mistoa edo integratua |
971 | Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak. |
972 | Ile-apaindegiak eta edertasun-apaindegiak. |
9731 | Argazkigintza-zerbitzuak |
975 | Markogintza-zerbitzuak |
Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamendu komertzialak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko.
Entitate onuradunak:
Beren konturako langileak edo autonomoak, legez eratutako sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak, eta mikroenpresak eta enpresa txikiak, baldin eta jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritza-jarduera edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak badira, eta jarduera Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-establezimenduetan eta zerbitzu jakin batzuetan egiten badute, eta honako hauek biltzen badituzte:
- Enpresa-jarduerak egoitza soziala eta fiskala EAEn izan beharko du, eta bertan egon beharko du laguntzaren xede den merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduak.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren aginduan onartutako talde edo/eta epigraferen batean sartuta dagoen jarduera batean.
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:
1.– Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea: merkataritza- edo zerbitzuestablezimendua eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak, obrak eginez, eta inbertsioak altzarietan eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduetan, gehi kanpoko zein barneko elementuetan, zuzen
funtzionatzeko beharrezkoak badira.
- Merkataritza-establezimenduaren barrualdea edo kanpoaldea moldatzeko, berritzeko edo handitzeko instalazioak eta obrak, eragina baldin badute establezimenduaren egokitzapenean, merkataritza-azaleraren banaketan edo irudia hobetzean.
- Energia aurrezteko edo energia-efizientziako neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
- Oztopo arkitektonikoak ezabatzeko egindako eraberritzeak, mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna hobetzen badute.
- Errotuluak erosi eta merkataritza-establezimenduaren kanpoaldean instalatzea, izen komertziala, marka, logotipoa edo antzekoak identifikatzeko, baita toldoak erosi eta instalatzea ere.
- Jarduera nagusia betetzeari lotutako makineria eta altzariak erosi, instalatu eta muntatzea.
- Produktuak erakusteko ekipamendua eta altzariak erostea: erakusleihoak, mahaiak, panelak, apalak, beira-arasak
eta erakusketa-euskarriak (hoztutakoak barne), tarimak, kakotegiak eta parekoak. - Produktuak biltegiratzeko altzariak (hotz-ganberak barne). Hotz-ganberak, betiere energia-efizientzia altuko ziurtagiri energetikoa badute. (A, B, C).
- Alarmak eta segurtasun-sistemak. Diruz lagun daitekeen inbertsioaren gehieneko zenbatekoa ezingo da 6.000 euro baino gehiago izan, BEZik gabe.
- Lokala girotzeko ekipamenduak, betiere energia-efizientzia altuko ziurtagiri energetikoa badute (A, B, C).
- Besteak beste, merkataritza-alorreko enpresa txikiek hiriko merkataritza-gune batean partekatutako espazio eta elementu komunak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotutakoak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko etxe-aurreak, zerbitzuak eta sarbideak, betiere espazio eta elementu horiek merkataritza-establezimenduen titularrek berek jabekide-erkidegoko araubidean kudeatuak
badira. - Lurruneztagailuak, airea purifikatzeko eta aireztapeneko sistemak, gorputzaren tenperatura neurtzeko kamerak, esterilizagailuak, alfonbra deskutsatzaileak, CO neurgailuak eta pareko ezaugarriak dituzten ekipamenduak.
2.– Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: ekipamendu eta aplikazio informatikoak, enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta produktuak webguneen bidez merkaturatzea sustatzeko.
- Ekipamendu informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, merkataritza-establezimendua kudeatzea hobetzera zuzendutakoak, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta edo enpresa-kudeaketara bideratuta badaude. Kasu horretan, funtzio nagusien deskribapena eta garatutako jarduerarekiko duen lotura aurkeztu behar da. (Ekipamendu informatiko bat eta periferiko mota bakoitzeko unitate bat baizik ez dira diruz lagunduko inbertsioa
gauzatzen den establezimenduko.) - Merkaturatze-sistemak sortu, garatu, ezarri, hobetu edo martxan jartzeko lanak (webgunea garatzea, online saltzea, ecommerce, scommerce, mcommerce eta parekoak) edo merkataritza-establezimendua kudeatzekoak (bezeroak, hornitzaileak eta abar).
- Salmenta-puntuen terminalak eta produktuen irakurgailu optiko eta kodeketa-sistemak.
- Salgaien balantza elektronikoak.
- Kutxa-erregistratzaileak.
- TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.
Gutxieneko inbertsioa:
- 3.000 euro (BEZik gabe), 8. oinarriko 1. puntuan jasotako inbertsioetarako.
- 750 euro (BEZik gabe), 8. oinarriko 2. puntuan jasotako inbertsioetarako.
Laguntzaren zenbatekoa:
Diru-laguntzaren ehunekoa, gehikuntza-puntuak barne, ez da inola ere izango onartutako inbertsio osoaren % 40 baino handiagoa.