Deialdi honen xedea da urtebeteko edo gutxiagoko langabezian dauden 50 urteko edo gehiagoko langabeak kontratatzeko oinarriak ezartzea eta laguntzak arautzea, euskal lan-merkatuan sartzen laguntzeko neurri gisa.
Diruz Lagundu Daitezkeen Jarduerak
Deialdi honen babesean dirulaguntza jaso ahal izango dute kontratu mugagabeek edo gutxienez 6 hilabeteko iraupena duten aldi baterako kontratuek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan lanpostuak betetzeko badira eta deskribatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonekin egiten badira.
Diruz lagundu daitekeen gehieneko aldia 6 hilabetekoa izango da aldi baterako kontratuetarako, eta 12 hilabetekoa iraupen mugagabeko kontratuetarako, eta, nolanahi ere, 2025eko urriaren 31n amaituko da.
Enpresa Onuradunak
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun izan daitezke, forma juridikoa edozein dela ere, betekizun eta baldintza hauek betetzen dituzten erakundeak:
- Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn izatea.
- Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoa jakinarazi izana, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko lanpostua adierazita.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Kontratatutako Pertsonen Betekizunak
Deialdi hau baldintza hauek betetzen dituzten 50 urteko edo gehiagoko pertsonak kontratatzeko da:
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
- Langabea, izena emanda eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea kontratua hasi aurreko egunean, eta gehienez ere data horren aurreko 365 egunetan egon izana.
- Kontratatu beharreko lanpostua betetzeko lanbide-profil egokia izatea.
Kontratatutako Pertsonak Hautatzeko
Kontratatutako pertsonak hautatzeko, prozedura hauetako bat erabiliko da:
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez.
- Enpresak zuzenean, Lanbideri lan-eskaintza kudeatzeko eskaerarik egin gabe.
Justifikatzeko Epea
Aurkezteko epea honako hau izango da:
- Aldi baterako kontratuen kasuan, diruz lagundu daitekeen gehieneko epea amaitu eta hilabete bat geroago.
- Kontratu mugagabeen kasuan, hasi zirenetik urtebete igaro ondoren.
Eskabidea Egiteko Link-a: Klik