Agindu honen xedea da 2024ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko.
Entitate onuradunak:
Beren konturako langileak edo autonomoak, legez eratutako sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak, eta mikroenpresak eta enpresa txikiak, baldin eta jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritza-jarduera edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak badira, eta jarduera Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-establezimenduetan eta zerbitzu jakin batzuetan egiten badute, eta honako hauek biltzen badituzte:
- Enpresa-jarduerak egoitza soziala eta fiskala EAEn izan beharko du, eta bertan egon beharko du laguntzaren xede den merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduak.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren aginduan onartutako talde edo/eta epigraferen batean sartuta dagoen jarduera batean.
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:
1.– Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea:
- Establezimenduaren barrualdea eta/edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko eraberritzeak, obrak eta instalazioak, baldin eta egokitzapenari, merkataritza-azaleraren banaketari edo haren irudia hobetzeari eragiten badiote.
- Energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzeko obrak eta
instalazioak (ate automatikoak, luminarietatik LEDetara aldatzea, okupaziosentsoreak, isolamenduak…). - Oztopo arkitektonikoak kentzeko egindako berrikuntzak, mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko.
- Establezimenduaren kanpoalderako errotuluak erosi eta instalatzea, izen komertziala, marka, logotipoa eta toldoak erosi eta instalatzea.
- Establezimenduaren jarduera nagusiarekin lotutako makineria erosi, instalatu eta
muntatzea. - Produktuak erakusteko ekipamendua eta altzariak eskuratzea: erakusleihoak, erakusmahaiak, panelak, apalak, beira-arasak eta erakusketa-euskarriak (hoztutakoak barne), tarimak, kakotegiak eta antzekoak.
- Alarmak eta segurtasun-sistemak. Diruz lagun daitekeen inbertsioaren gehieneko zenbatekoa ezin izango da 6.000 euro baino handiagoa izan, BEZik gabe.
- Lokala girotzeko ekipamenduak, betiere energia-efizientzia altuko ziurtagiri energetikoa badute (A, B, C).
- Merkataritza-gune batean integratutako merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotutako espazio eta elementu komunak hobetzeko eta modernizatzeko egindako inbertsioak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko fatxada, zerbitzuak edo zentrorako sarbideak, betiere gune horiek laguntzaren xede diren establezimenduetan garatutako jardueraren titularrak kudeatzen baditu, jabeen erkidegoaren araubidean.
Zentroan integratutako establezimenduetan garatzen den jardueraren titular bakoitzak, jabeen komunitatearen partaidekide den aldetik, espazio komun horretan egindako inbertsioaren partaidetzatik (zati alikuota) eratorritako gastuei dagokien laguntza eskatu ahal izango du. - Proiektua idaztetik, obra zuzentzetitzak edo arkitektoek, ingeniariek edo baimendutako instalatzaileek egindako proiektuek eragindako gastuak,rritako gastuak, betiere laguntzaren xede den establezimenduan obrak eta instalazioak egiteko beharrezkoak badira.
2.– Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea:
- Ekipamendu informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, laguntzaren xede den establezimenduaren kudeaketa hobetzeko, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta badaude edo enpresa-kudeaketarako badira. Ekipamendu informatiko bat baino ez da diruz lagunduko, bai eta mota periferiko bakoitzeko unitate bat ere, inbertsioa gauzatzen den establezimendu bakoitzeko.
- Merkaturatze-sistemak abian jartzeko edo hobetzeko sorrera, garapena eta ezarpena, webgunea garatuz eta online salmentaren bidez (ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak) edo establezimenduaren kudeaketaren bidez (bezeroak, hornitzaileak eta abar).
- Saltokiko terminalak eta produktuak kodetzeko eta irakurketa optikorako sistemak.
- Balantza elektroniko komertzialak
- Kutxa-erregistratzaileak.
- TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.
Gutxieneko inbertsioa:
- 3.000 euro (BEZik gabe), 8. oinarriko 1. puntuan jasotako inbertsioetarako.
- 1.000 euro (BEZik gabe), 8. oinarriko 2. puntuan jasotako inbertsioetarako.
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioen aldia: 01/10/2023-30/09/2024
Laguntzaren zenbatekoa: Gehieneko zenbatekoa: 10.000 euro. Diru-laguntzaren ehunekoa, gehikuntza-puntuak barne, ez da inola ere izango onartutako inbertsio osoaren % 52 baino handiagoa.
ESKAERA EGITEKO: Klik