3R ENPLEGURAKO PROGRAMA

3R Enplegurako programa Lea-Artibaiko langabetuak lan-merkatuan berriz sartzea helburu duen birorientazio- eta birgaitze-proiektu bat da.

NORI ZUZENDUA

Lea-Artibai eskualdeko langabeak.

Programak 3 fase ditu:

A) BIRORIENTAZIOA

  • DIAGNOSTIKOA eta PROFILA: diagnostiko indibidualizatua eta profila egitea. Partaideei arreta berezia emango zaie bere lan ezaugarriak identifikatzeko: abileziak eta gaitasunak, prestakuntza eta esperientzia, interesak, familia-egoera, izan ditzaketen aukera profesionalak… Diagnosia egin ostean, profila osatuko da.
  • BANAKAKO IBILBIDEA: banakako ibilbide pertsonalizatua diseinatuko da. Ibilbide honetan, behin profila zehaztu eta gero, honako puntu hauek hartuko dira kontutan: aukera profesionalak, lan merkatuaren egoera, formazio beharrak, zeharkako gaitasunen lanketa, eman beharreko pausuak eta egutegia.
  • TUTORETZA PERTSONALIZATUA: prozesu osoan zehar, banakako tutoretza egingo da, bakoitzaren ibilbidearen egoera aztertuz. Emandako pausuak ikuskatuko dira, lorpenak eta helburuak lortzeko falta diren ekintzak zehaztuz. Saio bakoitzean hurrengo saiorako ekintzak planifikatuko dira.
  • AHOLKULARITZA TEKNIKOA: pertsona bakoitzaren ezaugarrien arabera, aholkularitza eta laguntza tekniko osagarria emango zaio: curriculum pertsonalizatua egiten laguntzeko tresnak eta teknikak.

B) LAN-AKTIBAZIOA

  • LAN-AKTIBAZIOA: pertsona bakoitzak bere beharrizanen inguruan aholkularitza jaso ostean, talde dinamika edo tailer formatuan batuko dira. Bertan, erabiltzaileek enplegu-aukera gehiago izateko baliagarriak izan daitezkeen lan-arautegiari eta lan-merkatuari buruzko datu edo inguruabarrei eta enplegu-politika aktiboei dagokien buruzko informazioa lantzeko aukera izango dute besteak beste.

D) BIRLANERATZEA

  • BIRLANERATZEA: prospekzioa egingo da zehaztutako jarduera sektoretan. Behin lan eskaintzak identifikatu eta gero, parekatu egingo dira pertsonen profilekin, egokitzapena lortzeko nahian.

PROGRAMAN IZENA EMATEKO

Programan izena emateko hiru modu daude:

Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatu du.