LEARTIBAI SARIAK 2026

Enpresa berrien sorrera bere misioaren parte izanik eta Lea-Artibaiko ekintzaileei errekonozimendua emateko asmoz, Leartibai Fundazioak Leartibai Sariak ekimenaren bosgarren edizioa jarri du martxan, Bizkaiko Foru Aldundia, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkartea, Lea-Artibai Landa Garapen Alkartea, ASETT eta Lea-Artibai eskualdeko 12 udalen laguntzarekin.
1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 8. kategorietara proiektuak aurkezteko azken eguna 2026ko URRIAK 30 izango da. Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleen negozio ideiara (7. kategoria) aurkezteko epea 2026ko azaroaren 6a izango da.
LEARTIBAI SARIEN BOSTGARREN EDIZIO HONETAN 8 KATEGORIA SARITUKO DIRA:

* Irabazleek sari ekonomikoaz gain, garaikur bat ere jasoko dute.
(soilik emakume ekintzailearen saria da bateragarria gainontzeko sariekin)
APARTEKO SARIA
• Leartibai Fundazioko aholkularien laguntza, negozio-ideiaren garapen eta azelerazioan.
• Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dagoen Enpresa Haztegiko espazioetan kokatzeko lehentasuna.
• Leartibai Fundazioak kudeatzen dituen programa ezberdinetan parte hartzeko erraztasuna.
HERRITARRAK ERE EPAIMAHAIKIDE
Lehiaketara aurkeztutako negozio-ideia guztiak (7. kategoriakoak izan ezik) ikusgai egongo dira Leartibai Fundazioaren Instagram kontuan azaroaren 2tik 13ra bitartean.
- HERRITARRARI SARIA: eskualdearen beharretara hobekien egokitzen den ideiari “atsegin dut” ematen dioten guztien artean bertoko produktuekin osatutako “Hamen Bertokoa” otzara bat zozketatuko da. Irabazleari, saria azaroaren 19an emango zaio, sari banaketa ekitaldian.
- NEGOZIO BOTATUENARI SARIA: boto gehien jasotzen dituen negozioak bertoko produktuekin osatutako “Hamen Bertokoa” otzara bat jasoko du.
- Bozkak eta lehiaketako partehartzaileak azaroaren 13an, eguerdiko 12:00etan kontabilizatuko dira.
Lanbide Heziketako ikasleen negozio ideiari sariak oinarri propioak eta izen-emateko formulario propioa dituzte:
LEARTIBAI FUNDAZIOA
Xemein Etorbidea, 12-A (Markina-Xemein)
Tel. 94 616 91 72
Antolatzailea:

Kolaboratzaileak:
