I 2020ko urtarrila I
Datorren otsailaren 27an, Leartiker zentro teknologikoak CIRCULARSEAS europar proiektuaren aurkezpen ofizialaren ekitaldia ospatuko du, Ondarroako Kofradia Zaharrean. 3 urteko iraupena duen proiektu honen helburua itsasoko hondakin plastikoen berrerabilerara begirako estrategiak aurkitzea da.
Proiektuaren liderra Leartiker da, eta Azaro Fundazioa bazkide da erakunde hauekin batera: Université de la Rochelle eta Communauté d'Agglomération de La Rochelle (Frantzia), Universidad de Vigo (Espainia), University of Plymouth (Britainia Handia), Cork Institute of Technology (Irlanda) eta Instituto Politécnico de Leiria (Portugal).
Interreg Atlantic Area programaren bitartez Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatutako proiektu honek pasa den urteko apirilean hasi zuen bere ibilbidea, eta geroztik hainbat ekintza burutu ditu partzuergoak.
CircularSeas proiektuaren aurkezpen ekitaldiaren hasiera Alex Arrillaga (Leartiker S.Coop., Proiektuaren Arduradun Teknikoa) eta Ainhoa Arrizubietaren (Azaro Fundazioko Zuzendaria) eskutik izango da, Leartiker proiektuaren liderra eta Azaro Fundazioa Ondarroako Nodoaren arduradun direnez gero.