I 2020ko maiatza I
Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldea suspertzeko premiazko plan bat diseinatu du, Bizkaia aurrera!, normaltasunera ahalik eta lasterren itzul dadin laguntzeko eta suspertzeko. Bizkaia aurrera! planak 12 neurri ekonomiko biltzen ditu, pertsona, enpresa eta sektore horiei guztiei une hau gainditzen eta jarduera berreskuratzen laguntzeko. Plana konfinamendua altxatzen den egun berean aktibatuko da, eta, era berean, planak Bizkaiko gizarte osoak 2020ko abenduaren 31ra arte bertatik tira egiteko soka izan nahi du.
Enpresei bideratutako neurri aipagarrienak hurrengoak dira:
1- Bizkaiko autonomoei eta besteren konturako bost langile edo gutxiago dituzten enpresa txikiei laguntzeko mikrokredituak. (15M€)
– 500 euro arteko maileguak, interesik, komisiorik eta abalik gabe.
– Gehienez ere bost urtean itzultzeko eta urtebeteko gabealdiarekin.
– Bizkaiko autonomo eta besteren konturako bost langile edo gutxiago dituzten enpresa txikientzat.
– Merkataritza, ekoizpena eta antolaketa suspertzearekin lotutako gastuak ordaintzeko mikrokredituak, baina ez zorra birfinantzatzeko, ezta pasiboa berregituratzeko ere.
2- Lanpostuei eusten laguntzeko eta langabezian dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko enplegu-plan berezia. (5M€)
– Manten programa, hamar langile arteko 25.000 enpresa baino gehiagori zuzendua, enpleguari eusten laguntzeko, 2.500 eta 3.500 euro bitarteko zuzeneko laguntzen bidez.
– Kontrata programa, langileak behar dituzten baina jarduera faltagatik gaitasun ekonomikorik ez duten ehun langile arteko enpresetan pertsonak kontratatzen laguntzeko.
3- Elkargik abalatutako enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen maileguen gabeziarako laguntza-programa. (150.000 €)
– Elkargik bermatutako maileguen 50.000.000 euro birfinantzatzeko laguntzak.
– Sei edo hamabi hilabeteko gabealdia eskatzeko aukera, printzipalaren ziozko zenbatekoa itzuli gabe.
– Ordaindu gabeko kapitalaren % 0,3ko komisioa ordaintzeko ekarpena.
4- Industriari lotutako sektoreetako enpresa txiki eta ertainen eta bost eta ehun langile arteko enpresen ekonomia suspertzeko zuzeneko laguntzen programa. (4M€)
– Enpresaren suspertze ekonomikoa eta komertziala merkataritza-orientazio argiko epe laburreko ekintzen bidez bultzatzea helburu duten proiektuei laguntzea.
– Merkataritza suspertzeko ekintza horietarako beharrezkoak diren ekoizpen- eta antolaketa-hobekuntzak ere bultzatuko dira.
– Lehentasuna emango zaie digitalizazioarekin, ekonomia zirkularrarekin eta ingurumenaren gaineko eraginaren murrizketarekin lotutako proiektuei.
– Langileen barne-gastuak, kanpo-gastuak eta ibilgetu materialeko inbertsioak lagunduko dira diruz, % 50eko laguntzak eskainiz, 15.000 euroko mugarekin.
5- Bizkaia aurrera! digitalizazio-plana. (10.4M€)
– Inbertsio produktiboko premiazko programa, banda zabala Bizkaiko eskualde guztietara zabaltzeko.
6- Ekonomia eta enplegua suspertzea errazteko zerga- eta tributu-neurriak.
– BEZ, SZ eta PFEZren itzulketen gehieneko arintzea.
– Langileak kontratatzeko pizgarri fiskalak. Enplegua sortzeagatiko kenkaria % 50 handitzea, bai modalitate orokorrean, kenkari orokorraren zenbatekoa 5.000 eurotik 7.500 eurora igarota, bai laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboen kasuan, zenbatekoa bikoiztuta. Kalitatezko enpleguari lotuta mantentzen da, 19.950 eurotan ezarrita.
– Digitalizazio-prozesuetarako zerga-pizgarriak. Gehienez ere % 10eko desgrabazioa, eta gehienez 3.000 euro urtean, Bizkaiko Foru Aldundiaren digitalizazio planaren baitako gastu eta inbertsioetarako.
– Enpresen arteko topaketarako plataforma digital bat aktibatzea, 64 bis sistemaren potentzial guztia aprobetxatzeko.
– 2019ko SZren kuotaren % 60a bere fakturazio eta errendimendua txikiagotu duten enpresek bizkortze ekonomikoa sustatzera bideratzea ahalbidetzea, 2020ko galerak konpentsatzeko, enplegua sortzeko, aktibo produktiboetan inbertitzeko, I+G egiteko, 64.bis artikuluko proiektuak finantzatzeko edo ekintzailetzan inbertitzeko.
Plana hemen deskargatu dezakezu: Bizkaia Aurrera!