I 2020ko uztaila I
Azaro Fundazioak eta Leartiker zentro teknologikoak CircularSeas europar proiektuaren 2. eta 3. workshop tailerrak ospatuko dituzte irailaren 24an, Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean.
CircularSeas Interreg Atlantic Area programaren bitartez Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatutako proiektua da eta itsasoko hondakin plastikoen berrerabilerara begirako estrategiak aurkitzea du helburu. Pasa den apirilean hasi zuen bere ibilbidea, eta geroztik Leartiker eta Azaro Fundazioa elkarlanean aritu dira, proiektuko partaide diren 6 nodoetan burututako diagnostikoen bilduma osatzen eta horietan bildutako hondakinen karakterizazioa egiten, besteak beste.
Lan horiek abiapuntu izango dira iraileko topaketari begira. Horrela, saio praktiko baten bitartez 3D printing teknologian gehiago sakontzeko aukera egongo da eta Ondarroako Nodoa Ekonomia Zirkularrean murgiltzeko hurrengo pausua ere emango da, sormen dinamika bidez. Gainera, 3DP teknologiarekin sortu daitezkeen produktu berri potentzialak ere aurkeztuko dira