I 2021eko urtarrila I
Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta dagoen COHES3ION europar proiektuak zortzigarren eta azken bazkide-bilera eta “lurralde-bisitaldia” ospatu zuen abenduan Erresuma Batuko Gales Eskualdera.
Bazkideen lurraldeetan espezializazio adimentsuen estrategiak definitu eta inplementatzeko orduan lurraldetasuna barneratzea helburu duen proiektu hau BEAZek – Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoa –lideratzen du, eta Azaro Fundazioak bazkide bezala parte hartzen du.
Erakunde biek, proiektuko kide diren beste erakundeekin batera, parte hartu zuten bilera horretan, eta oso interesgarria izan zen. Gales Eskualdean lehentasuna duten sektoreen identifikazio eta sustapenaren inguruko praktika onak ezagutzeko aukera izateaz gain, horien sustapenean inplikatuta dauden sareak, dinamikak eta eragileak ere antzeman baitzituzten.
Oraingo honetan, bazkideek ondorengo praktika onak ezagutzeko aukera izan zuten:
• Small Business Research Initiative (SBRI) Centre of Excellence. Lynda Jones, Centre Manager, SBRI Centre of Excellence.
• Tech Valleys Initiative. Dr Gillian Otlet, Tech Valleys Manager, Welsh Government.
• Cardiff Capital Region (CCR). Rhys Thomas, Chief Operating Officer, CCR. Gareth Browning, CCR Challenge Fund Manager, CCR.
COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, lurralde-bisitaldiak eta bazkide-bilerak era birtualean egin dira.