Otsaila 2021
Azaro Fundazioak osasun-sektorearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, jarduera ekonomiko berriak sortzeko eremu estrategiko gisa; horregatik, Creación y gestión de una empresa de fabricación de productos sanitarios ikastaroan parte hartzen ari da. Basque Health Cluster erakundeak antolatutako eta BEAZen – Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoa – laguntza duen ikastaro honen helburua Osasun Produktuak fabrikatzen eta In Vitro Diagnostikoa egiten hasi nahi duten edo hasierako etapetan dauden enpresak behar bezala garatzeko eta ezartzeko behar den ezagutza ematea da.
Prestakuntza honetan parte hartuz, Azaro Fundazioak hainbat alderdi garrantzitsu eguneratu nahi ditu, hala nola araudia/erregulazioa, kalitate-sistemak, finantzaketa-formulak edo gai teknikoak, osasun-sektorean berritu nahi duten enpresei kalitatezko laguntza eskaintzen jarraitzeko.