Maiatza 2021
Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programan onartu berri den HEALCIER* proiektu europarraren helburua da osasun-laguntzaren balio-katearen lehiakortasuna hobetzea, ekonomia zirkularraren printzipioak ezarriz.
HEALCIER Azaro Fundazioak lideratuko du, eta partzuergo bat izango du, honako erakunde hauek osatua: Asociación Instituto de Investigación Sanitaria BIocruces Bizkaia, Navarrabiomed, Fundación Miguel Servet, Ain – Asociación de la Industria Navarra eta Estia – Ecole Supérieure Des Technologies Industrielles Avancées.
Proiektu horren baitan, osasun-laguntzaren balio-katea sentsibilizatzeaz gain, ekonomia zirkularrak osasun-zentroetan dituen aukeren eta ahalmenen diagnostikoa egingo da, ingurumen-inpaktuaren eta inpaktu ekonomikoaren foku nagusiak identifikatzeko. Horrela, ekonomia zirkularraren aukeren mapa bat zehaztuko da eta osasun-laguntzako zentroetan ekonomia zirkularra ezartzeko gutxienez 3 aukera diseinatu eta testatuko dira.
Proiektua 2022ko ekainaren 1ean amaituko da eta lehenbiziko bilera datorren ekainaren 1ean egingo da.