• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Smart Mobility eta ibilgailuen elektrifikazioa aztertuz aukera berriak zehazten

Maiatza 2021

Lea-Artibai eskualdeko, Durangaldeko eta Amorebieta-Etxanoko 11 enpresa elkarlanean aritu dira Smart Mobility eta ibilgailuen elektrifikazioaren eremuak eskaini ditzakeen aukerak aztertzen.

Horren harira, eskualdeen arteko enpresen mahaia sortu da eta kide diren enpresek elektromugikortasun kontzeptua sakondu ahal izan dute 5 saiotan zehar. Prozesuan zehar, enpresen gaitasunak ezagutzeaz gain, lurralde-mailan ibilgailu elektrikoen inguruan proiektuak garatzeko egun dauden baliabideak antzeman dituzte. Gainera, MLC ITS Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterra dinamizatzen duen erakundeak Smart Mobility-aren aukerak mahaigaineratu dizkie. Horrez gain, ACICAE Automobilgintzaren Euskal Sektorea eta AIC- Automotive Intelligence Center-arekin lankidetzan, sektorearen joerak, balio-katean ematen diren harreman aldaketak eta merkatuen aldagaiak ezagutu eta landu dituzte.

Saio horiek, batez ere, enpresek ibilgailu elektrikoen balio-katean kokatu ahal izateko dituzten beharrak eta ahuleziak partekatzeko balio izan dute, baina etorkizunari begira estrategia bateratuak zehazteko helburua ere izan dute.

2021. urte honetan proiektuarekin aurrera jarraitzeko asmoarekin, bi fase definitu dira. Batetik, enpresa berriak atxikitu nahi dituzte proiektura, ibilgailu elektrikoek eskaini ditzaketen aukerak ezagutzera emateko; bestetik, dagoeneko partaide diren enpresekin produktu-nitxoetan sakondu nahi dute.

Proiektuaren arduradunak Durangoko Merindadearen Amankomunazgoa, Durangaldeko Lehiakortasun Poloa, Azaro Fundazioa eta Amorebieta-Etxanoko Udala dira eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatutako Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programak diruz lagunduta dago.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved