Ekaina 2021
Eskualdeko garapen ekonomikoarekin dugun konpromisoan, BIZKORTU programa dugu abian. Programa horren helburua da enpresen beharrak berrikuntzako eta lehiakortasun-hobekuntzako proiektu bihurtzea, eta dirulaguntzen programa publikoetan finantzaketa-aukerak bilatzea.
Horren harira, Lea-Artibaiko enpresei gogorarazi nahi diegu Bizkaiko Foru Aldundiaren Trantsizio Digital eta Berdea Programa irekita dagoela. Trantsizio Digital eta Berdea Programaren helburua da digitalizazio-proiektuak edo ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko proiektuak egin nahi dituzten enpresei laguntzea, lehiakortasuna hobetzeko eta aztarna ekologikoa murrizteko. Laguntzak Industriaren eta berarekin lotutako zerbitzuen, Garraioaren, Eraikuntzaren, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetan diharduten Bizkaiko enpresei zuzenduta daude.
Laguntza-programa honek 4 dirulaguntza-lerro ditu:
- Digitalizaziorako eta ingurumen-iraunkortasunerako planak garatzea.
- Oinarrizko digitalizazio-proiektuak.
- Digitalizazio aurreratuko proiektuak.
- Ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuak.
Eskaera aurkezteko epea 2021eko ekainaren 7tik irailaren 30eko 13:30ak artekoa da.
Beraz, Azaro Fundaziotik digitalizazio-proiektuak edo ingurumena hobetzeko proiektuak garatzea pentsatzen ari diren eskualdeko enpresak animatzen ditugu gurekin harremanetan jartzera, eta bai proiektua definitzen, bai dirulaguntzen programa eskatzen eta kudeatzen lagunduko diegu.