• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Eusko Jaurlaritzak zuzeneko laguntzak bideratu ditu Covid-19aren eraginpean dauden sektoreentzat

Ekaina 2021

Eusko Jaurlaritzak 270 milioi euro inguruko aurrekontua duten zuzeneko laguntzak emango ditu Covid-19aren krisiak kaltetutako enpresa eta autonomoentzat. Laguntza horiek 173 jarduera ekonomikori zuzenduko zaizkio, eta aurreikuspenen arabera, 35.000 enpresa eta autonomo izango dira onuradunak.

Deialdi honen helburua da pandemiaren ondorioz sortutako krisi ekonomikoaren ondorioak arintzea eta enpresen kaudimena hobetzea; hain zuzen ere, epe horretan hornitzaileekin eta bankuekin sortutako zorrak ordaindu ahal izatea.

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 5ean hasiko da, eta hilaren 30era arte egongo da zabalik. Deialdiak hiru laguntza-lerro izango ditu, eta xehetasunak EHAAn argitaratuko dira. Lehen ordainketak irailean egitea aurreikusten da.

Deialdiaren inguruko Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu hemen.

Dirulaguntza programa honetara aurkeztu nahi duzuen Lea-Artibaiko enpresa eta autonomook Azaro Fundazioarekin harremanetan jar zaitezkete, gure BIZKORTU zerbitzuaren baitan, eskabidea prestatzen eta kudeatzen lagunduko baitizuegu. Gainera, beste laguntza batzuen berri izateko, gure web orrialdean sartu zaitezkete, eta dirulaguntza publikoei buruzko informazio zabala aurkituko duzue.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved