Azaroa 2021
Azaro Fundazioak eta Leartiker zentro teknologikoak Circularseas proiektu europarraren lehenbiziko bilera tematikoa (Thematic Workgroup) antolatu zuten, azaroaren 10ean. Bilera online egin zen, eta itsas hondakin plastikoekin lotutako proiektuak bateratu ziren bertan.
Saioa bi zatitan banatu zen. Lehenengo zatian, parte hartzaileek beraien proiektuen helburuak eta emaitzak aurkeztu zituzten. Proiektuak ikuspuntu desberdinetatik landu dira: monitorizazioa, balio-kate berriak bilatzea eta sektorearen eta gizartearen sentsibilizazioa. Bigarren zatian, aldiz, proiektuen garapenean aurkitutako zailtasun eta aukeren inguruan aritu ziren. Hausnarketa gisa, nabarmendu zuten «hondakinen jatorria zela garrantzitsuena, itsasoan aurkitzen denaren zati handi bat lurretik datorrelako, eta, beraz, sentsibilizazioa beharrezkoa dela».
Oso jardunaldi interesgarria eta emankorra izan zen partaideen ekarpenei ezker: Ecoalf & Aimplas; Cetmar; Sustainn; Asociación Vertidos Cero; Universidad de Alicante; Mondragon Unibertsitatea; eta Leartiker eta Azaro Fundazioa.
Circularseas Interreg Atlantic Area programaren bitartez Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatuta dago eta bere helburua itsas industriarekin lotutako hondakin plastikoen berrerabilerara begirako estrategiak aurkitzea da.