• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Azaro fundazioak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea izateko ziurtagiria lortu du

Urtarrila 2022

Azaro Fundazioak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendapena jaso du Emakunderen eskutik. Izendapen horren helburua da emakumeen eta gizonen berdintasuna erraztuko duten baldintzak sustatzea eta emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizarte- eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatzea. Baita, erakundeek eremu horretan egindako lana aitortzea ere.

Azaron betidanik izan dute oso barneratua genero-berdintasunaren ikuspuntua, eta esparru horretan ekarpen gehiago egiteko asmotan, Emakunderen ziurtagiria lortzea beharrezkoa ikusi zuten. Horretarako, hasteko, berdintasunaren inguruko diagnosia egin zuten. Ondoren, Elhuyar erakundearen laguntzarekin Azaroren Berdintasun Plana zehaztu zuten helburu nagusi batzuekin: genero berdintasuna erakundean barneratzea eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea izatea.

Berdintasun Planean 6 lan-eremu jaso dituzte: erakundearen kultura; prestakuntza eta garapen profesionala; kontziliazio erantzunkidea; komunikazioa; laneko osasuna eta arriskuen prebentzioa; eta jarduera eta kanpo-dimentsioa. Eremu bakoitzerako helburu zehatz batzuk definitu dituzte eta horiek lortzeko hainbat ekintza planifikatu dituzte. Dagoeneko ekintza horietako batzuk burutu dituztenez, Emakunderen ziurtagiria eskuratu ahal izan dute.

Azaro Fundazioak genero-berdintasunerako kultura ezarri eta ezagutarazi nahi du bere erakundean, barruan zein kanpoan. Horregatik, alde batetik, langileen garapen pertsonalerako eta kontziliaziorako baldintzak hobetzen lagunduko duten neurriak ezarri ditu, eta sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena saihesteko eta borrokatzeko ekintzak definitu ditu. Bestalde, komunikazioari dagokionez, hizkuntzaren eta irudien erabilera inklusiboa bultzatu nahi du. Halaber, genero-ikuspegia txertatuko du kanpoko proiektuetan zein erakundeak sustatutako proiektuetan, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekimenak antolatuko ditu.

Izendapen berriarekin, Azaro Fundazioak jauzi kualitatiboa egin du erakunde gisa, eta horrek indartu egiten du bere lehiakortasun- eta berrikuntza-nortasuna eskualdearen garapen ekonomikoa bermatzeko lanean.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved