Iraila 2022
Beste urte batez, Leartibai Fundazioak Cimi.con Evolution ekitaldian parte hartu du, Europa mailako zaintza eta inteligentzia ekitaldirik garrantzitsuena. Biltzarra irailaren 21, 22 eta 23an ospatu zen Berlinen, Transforming Intelligence into Business Value (Adimena balio erantsi bihurtuz) esloganarekin, eta Leartibai Fundazioa bertan izan zen zaintzaren eta adimenaren inguruko mundu mailako enpresa eta erakunde garrantzitsuenek bertaratutakoekin partekatu zituzten esperientziak entzuten. Electrolux, Ericsson, HSBC, Syngenta, Amadeus, Dell, Oracle, Evonik eta Mercedes-Benz enpresek beren erakundeen barruan informazioa nola kudeatzen eta ustiatzen duten azaldu zuten.
Metodologia berriek, hala nola Scenario Planning, Win loss analisys, War games eta BANI inguruneak, informazioa bildu, kudeatu eta ustiatzeko metodologia eta irtenbide berriak definitzen laguntzen digute. InTool izeneko UNE 166006 arauaren arabera ziurtatutako gure zaintza-softwarea eta eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzen lagunduko diguten metodologiak, hain zuzen ere.
Zaintza eta Adimenean oinarritutako berrikuntzari buruzko jardunaldiaren bosgarren edizioa
Datorren urriaren 20an, bideokonferentzia bidez, Zaintza eta Adimenarekin hitzordu berri bat antolatu du Leartibai Fundazioak. Zaintza eta Berrikuntza oinarri hartuta antolatzen den jardunaldi honen bosgarren edizioa da aurtengoa, eta urtetik urtera interes handiagoa pizten doa.
Leartibai Fundazioak esperientzia handia dauka Zaintza Teknologikoaren alorrean, urte asko daramatza enpresekin eremu honetan lanean eta horrez gain, propio egindako tresna digital bat ere eskaintzen du, InTool. Urteetan bildutako esperientziak eta egunerokoan InTool tresnaren bitartez lanean aritzean jasotzen duen feedback-ari so eginez, zaintzan oinarritutako jardunaldi bat antolatzen hasi zen Fundazioa 2018. urtean. Aurtengoa bosgarren edizioa da, urriaren 20an ospatuko da, goizeko 9:30etik 11:30era.