Azaroa 2022
Leartibai Fundazioak, Lanbidek kudeatzen duen Enplegua Sustatzeko Toki-Ekintzetarako 2022 dirulaguntza deialdian, 100.000 euro lortu ditu Lea-Artibai eskualdean langabe dauden pertsonentzako lan-kontratuak bideratzeko. Lanbideren Tokiko Ekintzak ekimen honen xedea langabezian daude pertsonen laneratzea bultzatzea da.
Horrela, 8 teknikari kontratatuko dira 6 hilabeteko epealdian, 2023ko urtarriletik ekainera, eskualde mailako 8 proiektu garatzeko: Udal-etxebizitza eta -azpiegituren azterketa, dokumentu eta artxibo historikoen digitalizazioa, zabor bilketaren gestioaren hobekuntza, basoen kudeaketa, egurraren merkatu azterketa, lehen sektoreko ezarpen berriak sustapena, turismo baliabideen digitalizazioa eta ingurumen-proiektua.
Baldintzak eta izen-ematea
Eskaintza hauetan izena emateko ezinbesteko baldintza da kontratua sinatu baino lehen, langabetu bezala erregistratuta egotea. Hortaz, abendu bukaerarako Lanbiden inskribatuta egon beharko du interesatuak. Lan-eskaintzan izena-ematea LANBIDEren web orriaren (www.lanbide.euskadi.eus) bitartez egin behar da, lanpostuaren erreferentzia kodea erabilita.
Izena emateko epea azaroaren 25ean bukatuko da “turismo baliabideen digitalizazio teknikaria” eta “ingurumen proiektu-teknikaria” lanpostuetarako.
Gainerako eskaintzetara aurkezteko epea abenduaren 9an bukatuko da.
Lan-eskaintzen titulu eta kodeak:
162022012584_ Turismo baliabideen digitalizazio teknikaria (LPE 2022).
Azaroak 25, izena-emateko azken eguna.
162022012589_ Ingurumen proiektu teknikaria (LPE 2022).
Azaroak 25, izena-emateko azken eguna.
162022013333_ Etxebizitza eta azpiegitura munizipalen azterketa teknikaria (LPE 2022).
Abenduak 9, izena-emateko azken eguna.
162022012595_ Dokumentu eta artxibo historikoen digitalizazio teknikaria (LPE 2022).
Abenduak 9, izena-emateko azken eguna.
162022012591_ Zabor bilketaren gestioaren hobekuntza teknikaria (LPE 2022).
Abenduak 9, izena-emateko azken eguna.
162022012588_ Basoen kudeaketa teknikaria (LPE 2022):
Abenduak 9, izena-emateko azken eguna.
162022013120_ Egurra merkatu azterketa teknikaria (LPE 2022).
Abenduak 9, izena-emateko azken eguna.
162022012582_ Lehen sektorean ezarpen berriak sustatzeko teknikaria (LPE 2022).
Abenduak 9, izena-emateko azken eguna.