• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Leartibai Sariak ekimenaren lehen edizioa abiarazi du Leartibai Fundazioak

Azaroa 2022

Leartibai Fundazioak, orain arte antolatutako Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren ildoari jarraituz, Leartibai Sariak ekimena sortu du. Bizkaiko Foru Aldundia, Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkartea eta Lea-Artibai eskualdeko 12 udalen laguntzarekin martxan jarritako lehiaketa honetara proiektuak aurkezteko azken eguna azaroaren 27a izango da.

Leartibai Sariak berrikuntzekin datoz; izan ere, sarituko diren kategoriak 3tik 5era zabaldu dira. Horrela, 2021-2022 epealdian Lea-Artibai eskualdean negozio berri bat martxan jarrita edo 2023an martxan jartzeko asmoa duten ekintzaile guztiak aurkeztu daitezke lehiaketara. Kooperatiba ereduko negozioei dagokienez ere epealdiak berdinak dira. Aurten Lea-Artibaitarra, emakumea eta ekintzailea izateak ere saria izango du, negozio berria 2021-2022 epealdian jarri baldin bada. Horrez gain, gazteen ideia onena ere sarituko da. Azken kategoria horretan parte hartzeko ezinbestekoa da 18-35 urte artean izatea eta eskualdeko udalerriren batean erroldatuta egotea.

Ekimen honen helburu nagusiak dira Lea-Artibaiko ekintzaileak omentzea, eskualdean lanpostuak berriak sortzea eta emakumeen artean ekintzailetza sustatzea. Leartibai Sarien lehenengo edizio honetan 5 modalitate sarituko dira (sariak ez dira beraien artean bateragarriak):

  • Negozio-ideia berritzaile onenari saria: 2.000 €.
  • Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresa onenari saria: 2.000 €.
  • Kooperatiba ereduari saria: 2.000 €.
  • Gazteen negozio-ideia onenari saria: 2000 €-ko erosketa bonu bat.
  • Emakume ekintzaileari aipamen berezia eta saria: 500 € eskudirutan.

Saria eskuratzen duten ekintzaileek Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dagoen Enpresa Haztegian kokatzeko lehentasuna izateaz gain, Leartibai Fundazioak kudeatzen dituen programa ezberdinetan parte hatzeko erraztasuna izango dute. Gainera, negozio-ideiaren garapenean eta azelerazioan aholkularitza jasoko dute fundazioko ekintzailetza-teknikarien eskutik.

Sari banaketa abenduaren 15ean izango da, Ondarroako kofradia zaharreko 2. solairuko aretoan.

Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek inskripzio-orria eta lehiaketaren oinarriak eskuragai dituzte Leartibai Fundazioaren webgunean www.leartibaifundazioa.eus

Herritarrentzako ere saria

Herritarrak epaimahaikide izango dira aurtengoan. Leartibai Fundazioak instagramen jarriko ditu lehiaketara aurkezten diren negozio-ideia guztiak eta norbanakoek eskualdearen beharretara hobekien egokitzen den ideiari  “atsegin dut” eman beharko diote, abenduaren 5etik 12ra bitartean. Partaide guztien artean bertoko produktuekin osatutako “Hamen Bertokoa” otzara bat zozketatuko da.

Ekintzailetza kultura hedatzen

Leartibai Fundazioa Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometitua dagoen erakundea da bere misioetako bat negozio berriak sustatzea izanik. Leartibai Sariak ekimenarekin ekintzailetza kultura hedatu, kooperatiba eredua sustatu eta balio erantsi altuko enpresa berritzaileak bultzatzen jarraitzeko asmoa du. Horrela, orain arteko lehiaketa ereduan 200 proiektutik gora aurkeztu dira eta inoiz ez da saririk esleitu gabe gelditu. Guztira, 42 proiektu saritu dira eta 86.000 € banatu ditu sarietan.

 

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved