• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Prozesu Industrialen Digitalizazioa

Azaroa 2022

Azaroaren 24an Prozesu Industrialen Digitalizazio jardunaldia ospatu genuen Ermuako Izarra Centre eraikinean. Ekimen hori Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako Suspertu Digitala programaren baitan kokatzen da.

Suspertu Digitalaren helburua da ETEen trantsizio digital iraunkorra bultzatzea: diagnostiko digitalak eginez, erronka digitalak identifikatzeko eta datozen urteetarako ibilbide-orria ezartzeko; eta jardunbide digital egokiak ezagutaraziz eta transferituz eskualdeko enpresei.

Jardunaldia Arratiako Errota Fundazioarekin eta Ermuako Udalarekin lankidetzan eta Gaia-ren laguntzarekin antolatu zen, sektoreko enpresek industria-prozesuen digitalizazioaren inguruan garatutako praktika onak ezagutarazteko.

Bertan, industria-prozesuen eta -aktiboen monitorizazioaren digitalizazioa eta horien prebentziozko mantentze-lanen inguruko 13 kasu praktiko aurkeztu ziren. Horrela, 6 enpresak (Nexmachina Solutions, Hupi Iberica, Ibermática, Immersia Data Visualization, Sisteplant,  Ate Informática) prozesuen monitorizazioaren baitan landutako proiektuak erakutsi zizkiguten. Beste 6 enpresak (Kentronic Technology, Purple Blob, Siemsa, Ulma Embedded, Innovae Group, Perseus), berriz, industria-aktiboen prebentziozko mantentze-lanak gai hartuta garatutako proiektuak ezagutarazi zizkiguten.

Aukera paregabea izan zen eraldaketa digitalaren eremuan ideiak hartzeko. Lea-Artibai eskualdeko hainbat enpresa gerturatu ziren bertara eta gaiaren inguruan interesa agertu zuten. Enpresaren batek jardunaldian aurkeztutako kasu praktikoren bat bereganatu nahiko balu, Leartibai Fundazioaren laguntza izango du hornitzaile teknologikoekin harremanetan jartzeko eta bilera bat hitzartzeko.

 

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved