Azaroa 2022
Gure lehiakortasun-estrategiaren baitan, azaroan eta abenduan zehar, banakako trebakuntza-programa bat garatzen ari gara, marketinaren, estrategiaren eta komunikazio digitalaren arloetan turismo-enpresak hobetzearen alde, negozioaren kudeaketa-prozesuei ere erreparatuta. Joan den urtean hasitako ildoari jarraituz, aholkularitza espezializatu baten laguntzarekin, 8 orduko lan pertsonalizatuaren bidez, enpresek hobekuntzak aplikatu ahal izango dituzte aipatutako eremuetan.
Banakako saioen aurretik, azaroaren 15ean eta 16an, taldeko bi prestakuntza-saio eman ditugu, turismo-negozioen arteko informazio-trukea eta kohesioa sustatzeko.
Landutako gaiek aukera zabala hartzen dute, enpresen beharretara eta ikasitakoaren ondorengo banakako aplikaziora egokitzen saiatuz, baina gaur egun enpresek estrategia digitalaren esparruan bilatzen dute aholkularitza handiagoa. Kontua ez da soilik hainbat sare sozialetan postak argitaratzea, enpresaren web posizionamendua ere kontuan hartu behar da, baita erabiltzen diren traolak eta transmititu nahi ditugun mezuak ere, eta hori guztia turismo-jardueraren denboraldi desberdinetara egokitu.
Leartibai Fundaziotik, enpresekiko lankidetzaren bidez, helmugaren kontzientzia sortzea lortzen dugu, traola berberak erabiltzea, produktu berberak adostea eta, batez ere, ulertaraztea turismo-enpresa bakoitzaren ekarpen indibidualak eragina duela Lea-Artibai eskualde osoaren turismo-garapenean.
Ekimen honek Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren finantzaketa jaso du.