• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Eskualdeko 17 ekintzailek parte hartu dute “SOTI” ikastaroaren azken edizioan

Martxoa 2023

Leartibai Fundazioak “SOTI” ikastaroaren edizio berri bat burutu du, otsailaren 22tik martxoaren 2ra bitartean, negozio-ideia bat duten eskualdeko ekintzaileak ahalduntzeko helburuarekin.

SOTI ikastaroa ekintzaileei bideratutako oinarrizko trebakuntza ikastaroa da, eta beharrezkoa da Bizkaiko Foru Aldundiak enpresak sortzeko eta martxan jartzeko ematen dituen laguntzak eskatzeko.

Aurtengo edizioan berritasunak izan dira, prestakuntza bi modalitatetan eman baita. Aurrez aurreko klaseak eskaini dira, orain arte egin den bezala, baina online egiteko aukera ere egon da. Gainera, Leartibai Fundazioak Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dituen instalazioak erabilgarri jarri ditu online egin nahi izan dutenentzat.

Guztira, Lea-Artibai eskualdeko 17 ekintzailek hartu dute parte, 10 emakumek eta 7 gizonek. Jatorriari dagokionez, 5 Lekeitiokoak izan dira, 3 Ondarroakoak, 6 Markina-Xemeingoak, 1 Ziortza-Bolibarkoa, 2 Gizaburuagakoak eta 1 Munitibarkoa. Ikastaroan zehar enpresaren kudeaketaren esparruko kontzeptuak landu dituzte, hala nola merkatuaren azterketa, negozio ereduaren definizioa, marketin-estrategiaren definizioa, estrategia digitala, azterketa ekonomiko-finantzarioa eta eredu juridiko ezberdinen balorazioa.

Orain, ekintzaile bakoitzak ikasitakoa bere proiektuan aplikatu beharko du. Horretarako, banakako aholkularitza jasoko dute Leartibai Fundazioko ekintzailetza teknikarien eskutik, eta beraien negozio-ideiaren definizioa egin eta bideragarritasuna aztertu ahal izango dute.

Edizio honetan parte hartu duten 17 negozio-ideietatik, hurrengo hilabeteetan zehar 9 enpresa berriren sorrera eta 12 lanposturen sorrera espero da.

Ikastaro hau Leartibai Fundazioak Lea-Artibaiko ekintzaileentzako duen Ekin Pausoz Pauso programaren baitan kokatzen da.

Beraz, zure negozioari ekitea pentsatzen ari bazara, Leartibai Fundazioarekin jar zaitezke harremanetan: www.leartibaifundazioa.eus / 94 616 91 72.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2023 | All Rights Reserved | Lege oharra