Iraila 2023
Leartibai Fundazioak, eskualdeko garapen ekonomikoarekin duen konpromisoan, BIZKORTU ZERBITZUA eskaintzen du, Lea-Artibaiko enpresei beraien beharrak eta erronkak berrikuntzako eta lehiakortasuna hobetzeko proiektu bihurtzen laguntzeko eta horien garapena bizkortzeko. Beraz, zerbitzu honen helburua da, alde batetik, haien berrikuntza-proiektuak definitzen laguntzea eta, bestetik, proiektu horiek garatzeko dirulaguntza edo programa publikoetan finantzaketa-aukerak bilatzea.
Bizkortu Bizkaia Orekan Sakonduz ekimenaren Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren barruan kokatzen da. Bizkaia Orekan Sakonduz Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZek bultzatzen dute, lurralde-lehiakortasuna sustatzeko. Leartibai Fundazioa ekimen horren parte da Bizkaiko beste tokiko eragileekin batera.
Zerbitzu hau abian jarri zenetik, fundazioak 12 enpresari lagundu die berrikuntza-proiektuak definitzen eta garatzen. Fundazioko teknikariek erakunde publikoen dirulaguntza edo programa egokienak hautatzen lagundu dute proiektu horiek finantzatzeko. Guztira 28 espediente izapidetu dira, eta fundazioa arduratu da espediente horien eskaera eta kudeaketa integrala egiteaz, justifikazio-prozesua barne. Horrez gain, administrazioarekin bitartekari lanak ere egin dituzte.
Bizkortu Zerbitzua eskualdeko enpresei zuzenduta dago. Norbaitek berrikuntza-proiekturen bat garatu edo finantzatu nahi izanez gero, Leartibai fundazioarekin jarri daiteke harremanetan, eta zerbitzu integral bat eskainiko diote proiektua definitzeko eta bizkortzeko.
Leartibai Fundazioa
- Telf. 94 616 91 72
- kaixo@leartibaifundazioa.eus