Urria 2023
Urtean zehar, Leartibai Fundazioak hainbat prestakuntza-ikastaro eskaintzen ditu ekintzaileentzako zerbitzu-programaren barruan. Horien helburua da Lea-Artibaiko enpresen beharrei erantzutea eta unean uneko eskakizunetara egokitzeko eguneratzen laguntzea.
Oraingo honetan, KOSTUEN KUDEAKETAren inguruko prestakuntza-saioa eskainiko du, ostiral honetan, urriaren 6an, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Saioa Gestiona XXI enpresako Sergio García López finantza-aholkulariaren eskutik izango da. Sergiok 20 urteko esperientzia du enpresa-kudeaketarekin lotutako prestatzaile gisa.
Ikastaroa 9:30etan hasi eta 14:00etan amaituko da. Bertan, parte-hartzaileek beren negozioaren kostuak kudeatzen eta produktu edota zerbitzuen prezioak modu eraginkorrean kalkulatzen ikasiko dute. Alde batetik, zerbitzu baten eta produktu baten prezioa kalkulatzeko benetako adibide praktikoak erakutsiko zaizkie. Bestetik, errentagarritasun- eta likidezia-tresnen inguruan ezagutzak jasoko dituzte. Horren harira, enpresa baten errentagarritasunaren jarraipena nola egin ikasiko dute emaitza-kontuaren eredu baten bidez, baita enpresa baten likidezia nola ezarri diruzaintza-planaren eredu baten bidez ere.
Prestakuntza-saio hau Lea-Artibai eskualdeko ekintzaileei zuzenduta dago; beraz, parte hartu nahi dutenek ostirala baino lehen eman dezakete izena Leartibai Fundazioarekin harremanetan jarriz 94 616 91 72 zenbakian edo ymariezkurrena@leartibaifundazioa.eus (Yanoba) helbidean.