Otsaila 2024
Otsailaren 29an Lea-Artibaiko ikastetxeetako orientazio arduradunekin batu zen Leartibai Fundazioa.
Lan-mahai horren helburua da orientatzaileek inguruko enpresen talentu-beharrak hobeto ezagutzea eta informazio hori gazteengana eta haien gurasoengana zuzentzeko estrategiak eta bitartekoak zehaztea.
Abiapuntu gisa, fundazioak, eskualdeko DBHko laugarren mailako ikasleen gurasoentzako “orientazio topaketa” bat antolatzea erabaki du. Edukiera mugatua izango du, eta hainbat lan-eremutako profesionalek hartuko dute parte. Gurasoek zuzenean jardun ahal izango dute haiekin, hainbat lanposturi buruz izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Eskualdeko enpresek eskatzen dituzten profesionalen tipologiari buruz izan dezaketen informazio faltari zuzenean erantzuteko lehen urratsa izango da, baita profesionalek hainbat esparru edo lanpostutan egiten dituzten lan motei dagokienez ere.
Orientazio topaketa apirilaren 24an izango da, arratsaldez, Leartibai Fundazioaren egoitzan.
Egitasmo hori eskualde mailako Talentua sortu, erakarri eta fidelizatu proiektu estrategikoaren baitan kokatzen da, talentu gaztearen sorrera lerro estrategikoan hain zuzen ere.