• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Leartibai Fundazioak aktiboki parte hartzen du eskualdetik kanpoko topaketetan

Urria 2024

* Argazkia: Sarekin.

Leartibai Fundazioak aktiboki parte hartzen du jardunaldi, hitzaldi zein bileretan bai Lea-Artibai mailan, baina baita eskualdetik kanpo ere. Azken hilabetean, ekintzailetza, talentu eta merkataritzako ekosistemen baitan, lurraldeko beste eskualde batzuetan egindako hainbat topaketatan egon da.

Ekintzailetza-ekosistemaren esparruan, SAREKIN SAREAren II. Gosarian parte hartu zuen, Bizkaian autoenpleguaren arloan lanean diharduten beste erakunde batzuekin batera. Bertan, ekintzailetza-kultura izan zuten ardatz. Sarekin Bizkaiko ekintzailetzaren alde lan egiten duen sarea da, eta lurraldeko ekintzailetza-ekosistemako eragileek osatzen dute, Leartibai Fundazioa barne.

Era berean, inguruko eskualdeetan egiten diren ekintzailetza-ekitaldietan egon da, hala nola, UBAI UP!, Urdaibaiko ekintzailetza-ekosistemaren barruan egiten den urteroko hitzorduan.

Horrez gain, ekintzailetzan gaur egun dauden joerak kontuan hartuta eta etorkinen ekintzailetzarako joerari zerbitzu erabilgarria emateko helburuarekin, horri buruzko hainbat prestakuntza-topaketatan izan da.

Merkataritza-arloari dagokionez, Fundazioak hainbat jardunaldi eta prestakuntza-saiotan parte hartu du, zerbitzu eguneratua eta hainbat eragilerekin lankidetzan eskaintzeko helburuarekin:

  • Retail Euskal Eskolaren IV. Kongresua.
  • XVIII Urban Commerce Jardunaldia.
  • Merkataritza Bulego Teknikoa izanik, hainbat prestakuntza-saio izan ditu azken hilabeteetan.

Jardunaldi eta saio horietan, merkataritza-sektoreak eraldaketa digital eta jasangarriaren esparruan eman behar duen jauzia nabarmendu dute behin eta berriz.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved