3R ENPLEGURAKO PROGRAMA
3R Enplegurako programa Lea-Artibaiko langabetuak lan-merkatuan berriz sartzea helburu duen birorientazio- eta birgaitze-proiektu bat da.
NORI ZUZENDUA
Lea-Artibai eskualdeko langabeak.
Programak 2 fase ditu:
A) BIRORIENTAZIOA
- DIAGNOSTIKOA eta PROFILA: diagnostiko indibidualizatua eta profila egitea. Partaideei arreta berezia emango zaie bere lan ezaugarriak identifikatzeko: abileziak eta gaitasunak, prestakuntza eta esperientzia, interesak, familia-egoera, izan ditzaketen aukera profesionalak… Diagnosia egin ostean, profila osatuko da.
- BANAKAKO IBILBIDEA: banakako ibilbide pertsonalizatua diseinatuko da. Ibilbide honetan, behin profila zehaztu eta gero, honako puntu hauek hartuko dira kontutan: aukera profesionalak, lan merkatuaren egoera, formazio beharrak, zeharkako gaitasunen lanketa, eman beharreko pausuak eta egutegia.
- TUTORETZA PERTSONALIZATUA: prozesu osoan zehar, banakako tutoretza egingo da, bakoitzaren ibilbidearen egoera aztertuz. Emandako pausuak ikuskatuko dira, lorpenak eta helburuak lortzeko falta diren ekintzak zehaztuz. Saio bakoitzean hurrengo saiorako ekintzak planifikatuko dira.
- AHOLKULARITZA TEKNIKOA: pertsona bakoitzaren ezaugarrien arabera, aholkularitza eta laguntza tekniko osagarria emango zaio: curriculum pertsonalizatua egiten laguntzeko tresnak eta teknikak.
B) BIRLANERATZEA
- BIRLANERATZEA: prospekzioa egingo da zehaztutako jarduera sektoretan. Behin lan eskaintzak identifikatu eta gero, parekatu egingo dira pertsonen profilekin, egokitzapena lortzeko nahian.
PROGRAMAN IZENA EMATEKO
Programan izena emateko hiru modu daude:
- Gure telefono-zenbakira deituz: 94 616 91 72.
- E-maila idatzi helbide honetara: eplaza@leartibaifundazioa.eus
- Izena emateko inprimaki hau betez.
Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatuta dago.