Ekaina 2024
Atzo, ekainak 13, SUSPERTZE DIGITALA 2024 programaren baitan, digitalizazio-jardunbide egokiei buruzko jardunaldia ospatu zuten Leartibai Fundazioan. Cluster GAIA elkartearen eskutik, marketin digitala, kudeaketa aurreratuko tresnak, ekoizpen-planten digitalizazioa eta adimen artifiziala izan zituzten gai nagusi. Horretarako, Bizkaiko hornitzaile erreferenteak izan ziren bertan.
Saioa Iván Felipek hasi zuen, Media Attack enpresako marketin-zuzendariak, nork marketin digitalaren garrantziaz hitz egin zuen. Zehazki, online estrategia bat garatzea funtsezkoa dela aipatu zuen, bezeroa ondo ezagutuz eta mezu zuzenak eta egokituak landuz.
Jarraian, kudeaketa aurreratuko tresnen inguruan hitz egin zen. Horren harira, Lea-Artibaiko Ideiatek enpresako Enrique Ardurak eskualde mailan ezaguna den kasu bat erakutsi zuen; enpresa batek jatetxe izatetik elikagaien salmenta industrialera igarotzeko egin behar izan zuen kudeaketa integrala nolakoa izan zen azaldu zuen.
Ondoren, Kuik enpresako Sergio Zabala ekoizpen-planten digitalizazioaren inguruan aritu zen. Zabalak oso jardunbide erakargarria azaldu zuen ekoizpen-plantetan pisua erabiltzen duten enpresentzat. Software bat pisuarekin lotuta doana, non produkzioa eta bulegoa ere monitorizatuta dauden langilearen xehetasunak ere kontuan hartuta.
Azkenik, We Are Clickers aholkularitzako Leire Legarretak adimen artifizialari buruzko aurkezpen txiki bat egin zuen. Egunerokotasunean erabili daitezkeen tresna eta web orriak aurkeztu zituen, Chat GPT, GAMMA eta antzekoak.
Leartibai Fundaziotik Cluster GAIA elkarteari eskerrak eman nahi dizkiote jardunaldi honetan laguntzeagatik, baita eskualdeko enpresei, bertaratu zirenei eta interesa erakutsi zutenei ere.
Programa honetan industria-enpresa, industriari lotutako zerbitzu-enpresa eta garraio- eta handizkako merkataritza-enpresak parte hartu ahal dute; beraz, interesa dutenek Leartibai Fundazioarekin jarri daitezke harremanetan.
Suspertze Digitala Fundazioak Bizkaiko beste eskualde batzuetako garapen ekonomikoko eragileekin garatzen duen programa da, lurraldeko enpresa txiki eta ertainei eraldaketa digitalean babesa emateko helburuarekin. Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren barruan dago eta Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren bidez diruz lagunduta dago.