• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Eskualdeko 19 ekintzaile ari dira parte hartzen SOTI ikastaroan

Ekaina 2024

Leartibai Fundazioan “SOTI” ikastaroaren aurtengo bigarren edizioa ematen ari dira aste honetan. Guztira 19 ekintzaile ari dira prestakuntza hori jasotzen, eskualdean negozio berri bat martxan jartzeko asmoarekin. Askotariko enpresa-proiektuak lantzen ari dira: coaching-zerbitzuak kirolean, elikadura-aholkularitza, txakurrentzako hotela, albaitari-zerbitzuak, tabernak, kafetegiak, frutategia, estankoa, eraikuntza-zerbitzuak eta abar.

Ikastaroa formatu erdi-presentzialean eskaintzen ari da: 3 egun online bidez eta 4 egun aurrez aurre, Fundazioaren instalazioetan.

Soti ikastaroan, parte-hartzaileek enpresa-kudeaketarako beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzen dituzte, eta, beraz, honelako gaiak lantzen dihardute klaseetan, besteak beste: Enpresa sorrerara hurbilpena eta merkatu-analisia; AMIA analisia; Marketin-estrategia; Analisi ekonomiko finantzarioa; Komunikazio plana; e.a.

SOTI Leartibai Fundazioan Lea-Artibaiko ekintzaileentzako duten Ekin Pausoz Pauso programaren barruan kokatzen da, eta beharrezkoa da Bizkaiko Foru Aldundiaren “Enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak”  dirulaguntza jaso ahal izateko.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved