Ekaina 2024
Leartibai Fundazioan “SOTI” ikastaroaren aurtengo bigarren edizioa ematen ari dira aste honetan. Guztira 19 ekintzaile ari dira prestakuntza hori jasotzen, eskualdean negozio berri bat martxan jartzeko asmoarekin. Askotariko enpresa-proiektuak lantzen ari dira: coaching-zerbitzuak kirolean, elikadura-aholkularitza, txakurrentzako hotela, albaitari-zerbitzuak, tabernak, kafetegiak, frutategia, estankoa, eraikuntza-zerbitzuak eta abar.
Ikastaroa formatu erdi-presentzialean eskaintzen ari da: 3 egun online bidez eta 4 egun aurrez aurre, Fundazioaren instalazioetan.
Soti ikastaroan, parte-hartzaileek enpresa-kudeaketarako beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzen dituzte, eta, beraz, honelako gaiak lantzen dihardute klaseetan, besteak beste: Enpresa sorrerara hurbilpena eta merkatu-analisia; AMIA analisia; Marketin-estrategia; Analisi ekonomiko finantzarioa; Komunikazio plana; e.a.
SOTI Leartibai Fundazioan Lea-Artibaiko ekintzaileentzako duten Ekin Pausoz Pauso programaren barruan kokatzen da, eta beharrezkoa da Bizkaiko Foru Aldundiaren “Enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak” dirulaguntza jaso ahal izateko.