Iraila 2024
Leartibai Fundazioak hainbat lan-kontratu bideratuko ditu udazken honetan, Eusko Jaurlaritzaren Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2024ko dirulaguntzen deialdiaren baitan.
Ekimen horren helburua langabezian dauden pertsonen laneratzea bultzatzea da. Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin, Fundazioak 16 teknikari kontratatuko ditu urteko azken hiruhileko honetan, eskualdeko udalen babesarekin zehaztutako 13 proiektu ezberdin garatzeko.
6 hilabeteko kontratuak dira, eta askotariko lanbide-profilak eskatzen dira, hala nola, Estolderia mapa osatzeko teknikaria, Ondare eta baliabide publikoen azterketa teknikaria, Argazki zaharrak digitalizatzeko teknikaria eta Nekazal enpresa haztegirako teknikaria, besteak beste.
Baldintzak eta izen-ematea
Lan-eskaintzetan izena emateko ezinbesteko baldintza da LANBIDEn langabetu bezala erregistratuta egotea eta lan-eskaintzan izena ematea LANBIDEren web-orriaren (www.lanbide.euskadi.eus) bidez, lanpostuaren erreferentzia-kodea erabilita.
Zabalik dauden lan-eskaintzen titulu eta kodeak:
162024011467_ Ingeniaria (LPE 2024).
162024011497_ Administraria (LPE 2024). (3 lanpostu).
162024011492_ Administraria (LPE 2024).
162024011487_ Ingeniaria / Ingurumen ikasketak (LPE 2024).
162024011523_ Peoia (LPE 2024).
162024011514_ Argazki zaharrak digitalizatzeko teknikaria (LPE 2024).
162024011484_ Administraria (LPE 2024).
162024011515_ Administraria (LPE 2024).
162024011648_Komunitate energetikoaren administraria (LPE 2024).
162024011520_ Peoien koordinatzailea (LPE 2024).
162024011602_ Gizarte hezitzaile / Psikologo / Gizarte laguntzaile (LPE 2024).
162024011513_ Enpresagintza / ADE (LPE 2024).