
Martxoa 2025 –
Eskualdeko enpresa industrialetako giza baliabideen saileko teknikari eta zuzendariak elkartu ditugu beste behin pertsonen alorreko gai ezberdinak elkarbanatu eta lantzeko, Lea-Artibaiko Giza Baliabideen Mahaian.
Leartibai Fundazioak dinamizatuta, iaz abiatu genuen foro hau eta urtean hiru hitzordu izaten ditugu. Talentuaren alorreko praktika onak aurkeztu eta enpresetan talentua mantentzeko eta talentu berria erakartzeko estrategia ezberdinak elkarbanatu eta ezagutzeko topagune bihurtu dugu foro hau.
Dinamika saio hauek MONDRAGON Korporazioaren Enpresa Kudeaketa, Berrikuntza eta Ekintzailetza Ikertzeko Zentroak -MIK- gidatzen ditu eta azkenengo saio honetan, Jesús Tovar, CAF taldeko Rail Line Components-eko Pertsonen eta Jasangarritasun Zuzendariaren eskutik, beraien esperientzia aberasgarria entzuteko aukera izan dugu. Eskualdeko Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kautenik, Kide, Markina-Xemeingo Laboral Kutxa, Nemak eta Lea Artibai Ikastetxeko ordezkariak izan ditugu gure artean.
Foro hau Mondragon taldearen laguntzaz, Europar Batasuneko Next Generation funtsei esker gauzatu da, Lan eta Ekonomia Sozialaren Ministeritzako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan.


