• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Gardotza Industrialdeko Enpresa Elkartea sortu da industria-eremu horren hobekuntza bultzatzeko

Maiatza 2025 –

Lea-Artibai eskualdearen enpresa erakargarritasuna indartzeko asmoz, Leartibai Fundazioa, eragile publiko eta pribatuekin lankidetzan, azpiegiturak hobetzeko lanean ari da, industrialdeei arreta berezia eskainiz, gune horietan dauden enpresak lehiakorragoak izan daitezen, haien hazkundea bultzatzeko eta jarduera ekonomiko berriak erakartzeko. Proiektu horietako bat Berriatuan dagoen Gardotza industrialdea eraldatzea da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko dirulaguntzen programari esker, 2024an diagnostiko bateratu bat abiatu zen Berriatuko Udalarekin eta industrialdeko enpresekin. Helburua: industrialdeak behar dituen hobekuntzak identifikatzea eta ekintza plan integral bat diseinatzea, industrialdearen irisgarritasuna, jasangarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko arreta berezia jarriz.

Diagnostikoak lehentasunezko zortzi jarduera ildo identifikatu zituen, besteak beste: industrialderako sarbide segurua eta jasangarria sustatzea, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako barne mugikortasuna hobetzea, gunearen seinaletika eta irudia sortzea, aparkaleku sistema optimizatzea – plaza egokituak kontutan hartuz –, hondakinen kudeaketa eraginkorra indartzea, itxura txukun bat lortzea eta aisialdirako gune bat sortzea, jasangarritasun eta efizientzia energetikoa bultzatzea, eta hornitzaileen sarea modernizatzea.

Plan hori betetzen dela ziurtatzeko eta enpresen arteko lankidetza indartzeko, industrialdeko hamabi enpresak Gardotza Industrialdeko Enpresa Elkartea eratu berri dute. Erakunde berriak, Berriatuko Udalarekin eta Leartibai Fundazioaren babes teknikoarekin, beharrezkoak diren lan-mahaiak definitu ditu diseinatutako ekintza planaren inplementazio koordinatua ziurtatzeko. Gainera, elkartea eta udala, Aldundiaren Industrialdeak 2025 programa eskatzeko lanketan ari dira, inbertsioak gauzatzeko eta Gardotza etorkizuneko erronkekin lerrokatutako industria inguruen lehiakor eta modernoa bihurtzeko.

Aurrekoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved