• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Varnan (Bulgaria) izan gara Sirenergy Interreg Europe proiektuaren baitan

Ekaina 2025 –

Maiatza bukaeran, Bulgariako Varna hirira joan ginen tokiko landa eremuetako energia berriztagarrien garapenarekin lotutako praktika onak ezagutu eta Sirenergy proiektuko workshopean partehartzeko.

Gurekin batera, proiektuko kide diren EVE-Euskal Energiaren Erakundeko Jose Ramon López eta Iñigo Sagasti egon ziren, eta Lea-Artibai eskualdeko Berriatuako alkatea eta Leartibai Fundazioko lehendaria den Joseba Goienola, Eze Barrizar  enpresako Antxon Aranbarri eta Lea Ibarra Mankomunitateko Unai Mendiguren ere gurekin izan ziren bisita honetan, beraien esperientziak partekatzeko eta berrietatik ikasteko prest.

Bidaia honetan antolatutako workshopean orain arte proiektu honen baitan ezagutu ditugun 20 praktika onak aztertu eta gure eskualdean inplantatzeko dauden aukerak baloratu genituen. Gainera, egitasmo honetan parte hartu dugun bost eskualdeetan egin ditugun diagnostikoak aztertu eta ondorioak ateratzeko tartea ere hartu genuen, SIRENERGY proiektuaren gakoak diren gai hauen inguruan:

  • Herritarren partehartzea energia ekoizpenean.
  • Gizartearen onarpena eta herritarren partehartzea energia berriztagarriei lotutako landa eremuetako proiektuen definizio eta garapenean.

2023ko martxoan ekin genion egitasmo honen erdira iritsi gara, eta hemendik aurrera diagnostikoetan ikusitakoarekin eta praktika onetan ikasitakoak bakoitzak bere landa-eremuetara egokitu eta politikak hobetzeko egin daitezkeen ekintzak identifikatu eta martxan jarri behar dira.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved