EKONOMIA URDINA_AZULAK. Lea-Artibai eskualdeko arrantza sektorean eta itsasoari lotutako enpresetan berrikuntza txertatzeko eta enpresen lehiakortasunean eragiteko LEKU ESTRATEGIKO BATEN DEFINIZIOA da.

FINANTZAKETA:

Programa hau Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren baitan kokatzen da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko dirulaguntza-programaren bitartez diruz lagunduta dago.

Deskribapena:

HELBURUA

AZULAK proiektua, EKONOMIA URDINEKO AKTIBITATE EKONOMIKO berriak sortu eta kokatzeko lekuaren izendapena, non EKOSISTEMA BERRI batera emango dion aurrerapausoa.

Proiektu honi esker, ekonomia urdineko aktibitate berriak sortzeko kokapen estrategikoa definituko da.

Helburu nagusi honen atzean, honako zeharkako helburuak lortzea espero da:

  • Gaur egun Ondarroako portuko AZPIEGITUREN identifikazioa eta azterketa
  • Leartibai Fundazioaren erlazioa estutzea arlo Publiko-Pribatuarekin.
  • Ondarroako Udalaren oniritzia eta parte hartze aktibo bat izatea proiektuan
  • Ondarroako Portuko bi eraikinen aurreproiektuen definizioa.