
Azaroa 2025 –
Leartibai Fundazioak hainbat lan-kontratu bideratu ditu udazken honetan, Eusko Jaurlaritzaren Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2025ko dirulaguntzen deialdiaren baitan.
Ekimen horren helburua langabezian dauden pertsonen laneratzea bultzatzea da. Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin, Fundazioak 24 teknikari kontratatuko ditu, eskualdeko udalen babesarekin zehaztutako 14 proiektu ezberdin garatzeko.
6 hilabeteko kontratuak izango dira, eta askotariko lanbide-profilak eskatzen dira.
Baldintzak eta izen-ematea
Lan-eskaintzetan izena emateko ezinbesteko baldintza da LANBIDEn langabetu bezala erregistratuta egotea eta lan-eskaintzan izena ematea LANBIDEren web-orriaren (www.lanbide.euskadi.eus) bidez, lanpostuaren erreferentzia-kodea erabilita.
Zabalik dauden lan-eskaintzen titulu eta kodeak:
162025012716_ Bidezidorretako peoien koordinatzailea
162025012700_ Udaleko ingeniaritza proiektuen garapena (2 lanpostu)
162025012645_ Herri kurrikuluma egiteko teknikaria
162025012701_ Udaleko proiektu baten kudeaketa
162025012722_ Herriko espazio fisikoen txukunketa (brigadista) (2 lanpostu)
162025012648_ Kultura eta liburutegiari lotutako proiektua garatzeko teknikaria
162025012618_ Garaje badoen azterketa egiteko teknikaria
162025012652_ Herri funtsaren indizazio onomastiko eta toponimikoa
162025012714_ Administraria (2 lanpostu)
162025012656_ Komunitate energetikoaren administraria
162025011639_ Ikastolekin proiektu bat lantzeko teknikaria (Enpresagintza, ADE edo administrazio eta finantzak tituluduna)
162025011647_ Enpresen alorrean lan egiteko teknikaria (Enpresagintza edo ADE tituluduna).
162025011914_ Ingurumen eta hondakin kudeaketa teknikaria
162025013111_ Bidezidorrak garbitu eta udaletako edertze lanak (8 lanpostu)
