
Azaroa 2025 –
Azaroaren 19an, Leartibai Sarien laugarren edizioa ospatu zen Gizaburuagako udaletxeko areto nagusian. Ekintzailetza bistaratu eta eskualdeko ekintzaileei errekonozimendua ematea helburu duen ekimen hau Leartibai Fundazioak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundia, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkartea, Lea-Artibai Landa Garapen Alkartea eta Lea-Artibai eskualdeko 12 udalen lankidetzarekin.
Aurtengo Leartibai Sarien ediziora 56 proiektu aurkeztu dira, iaz baino 19 gehiago. Guztira 19.000 euro banatu dira saritutako 18 proiektuen artean (ikusi irabazleen zerrenda amaieran*): 2024-2025 epealdian Lea-Artibai eskualdean negozio berri bat abian jarri duten ekintzaileak. Berrikuntza gisa, aurten bi kategoria berri jarri dira, aitortutako eremuak zortzi izan direlarik: negozio ideia berritzailea, ostalaritza, turismo edo zerbitzu enpresa, merkataritza establezimendua, eredu kooperatiboa, emakume ekintzailea, gazteek sortutako enpresa, lanbide heziketako ikasleen negozio ideia eta landa aukeren lurraldea.
Sari banaketari ekin aurretik, Leartibai Fundazioko Ekintzailetza, Merkataritza eta Talentu arduraduna den Esti Plazak, Lea-Artibai eskualdeko ekintzailetzaren egoerari buruzko datu interesgarri batzuk partekatu zituen: “Lea-Artibaiko ekintzailetzak 85 lanpostu berri eta 74 negozio jarduera berri sortu ditu 2024-2025 epealdian. Gaur egun 38 proiektu tutorizatzen ari gara, urtea amaitu aurretik oraindik ateak ireki ditzaketen negozio posibleak tartean, aipatutako zifrak hobetu ditzaketenak. Lea-Artibai bezalako eskualde batentzat datu garrantzitsuak dira, bertako biztanleen izaera ekintzailearen isla” nabarmendu zuen bere hitzaldian.
Sarituak
NEGOZIO IDEIA BERRITZAILEARI SARIA 1.500€ eta garaikurra
Deslaian Ekoizpenak (Lekeitio) – Mikel Gabiola

OSTALARITZA-TURISMO-ZERBITZU ENPRESARI SARIA 1.500€ eta garaikurra
Osasuntsu Mobiu (Ondarroa) – Haritz Badiola

MERKATARITZA ESTABLEZIMENDUARI SARIA 1.500€ eta garaikurra
PAUSOKA Oinetakoak (Lekeitio) – Lourdes Antonio Arriaga

KOOPERATIBA EREDUARI SARIA 2.000€ eta garaikurra
LOKEN Koop Elk.Txikia (Markina-Xemein) – Mónica Rodríguez eta Aaron Barrio

EMAKUME EKINTZAILEARI SARIA 1.500€ eta garaikurra
Barinagako taberna-jatetxea (Markina-Xemein) – Estefania Szocs

EKINTZAILE GAZTEEK SORTUTAKO ENPRESARI 5 SARI 1.500€ eta garaikurra
ARBAPE (Berriatua) – Aritz Badiola

BASOA+ (Markina-Xemein) – Anton Gandiaga

Itziar Federopticos (Markina-Xemein) – Itziar Azpeitia

Kinotoki (Ispaster) – Malen Nicholson

Soluciones Berritxu (Berriatua) – Briam Lenon

LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEEN NEGOZIO IDEIARI 4 SARI 500€ eta garaikurra
BiziaGO: Urko Oiarzabal Larrozea, Aritz Urriolabeitia Urkaregi, Manex Agirre Castro, Aiert Landa Ruano, Aimar Azpiri Okamika. Pultsera geolokalizatzailea eta istorial medikoaren inguruko informazioa jasotzen duena.

KRESALA: Susana Rodriguez del Valle, Libe Agirre Izagirre, Nahia Rodriguez Arrinda.
Bertako produktu gourmet eta kalitatezkoekin egindako otzara birziklagarriak.

ASSET SARIAK (LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEEN NEGOZIO IDEIARI)
Zaindu Zaitez: Jon Ander Sillero Gonzalez. Pastillero automatizatua; denbora-erloju automatikoa, argiz eta soinu bidezko abisuak eta segurtasun-blokeoa duena.

VASK: Unai Aizpitarte Larruzea. Plastikozko edalontzi adimendun berrerabilgarria, droga edo substantzia kaltegarriak detektatzeko gai dena.

LANDA EREMUKO AUKEREN LURRA SARIA 1.000€ eta garaikurra
Etxabe Eraikuntzak (Etxebarria) – Julen Etxabe

Txikiñena Esnekixek (Berriatua) – Aimar Bilbao eta Amalur Arrieta

Gazteen ekintzailetza bultzatzea
Gazteen ekintzailetzak rol protagonista izan du ekitaldian. Horrela, aurten ere, gazteei zuzendutako 5 sari banatu dira Bizkaia Gazteak Lea-Artibai 2025 proiektuaren baitan, Bizkaiko Foru Aldundiak Lea-Artibaiko 12 udalekin lankidetzan sustatuta. Gazteen emantzipazioa bultzatzea helburu duen proiektu hori Leartibai Fundazioak kudeatzen du eta eskualdean negozioa jarri duten 5 gazteen artean 7.500 € banatzea ahalbidetu du.
Kategoria berriak
Kategoria berriak izan ziren edizio honetako nobedadeak. Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteak La Caixarekin lankidetzan abiatutako Landa Aukeren Lurraldea sariak, 1.000 euroko bi sari banatu zituen, azken bi urteetan negozio eredua aldatu duten edo aldi horretan enpresa berri bat sortu duten landa eremuko enpresen artean. Bestalde, Lanbide Heziketako Ikasleen Negozio Ideiari emandako lau sarietatik bi (500 euro bakoitza) ASETTek (Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank) eman zituen. Hasieran ASETTek sari bakarra ematea aurreikusita bazegoen ere, azkenean bi sari banatu zituen, bi ekimenek puntuazio bera lortu zutelako eta saria banatu beharrean bikoiztea erabaki zelako.
Instagram lehiaketa
Leartibai Sarien dimentsio sozial eta parte-hartzailea, proiektuei ikusgarritasuna emateko eta herritarren inplikazioa sustatzeko Instagramen antolatzen den lehiaketa islatu zen. Proiektuek 4.000 boto baino gehiago jaso zituzten, eta Osasuntsu Mobiu izan zen publikoaren gogokoena. Gainera, Miren Tere ondarrutarrak irabazi zuen bozka eman zuten 2.800 herritarren artean egindako zozketa. Berak eta publikoaren proiektu gogokoenak Hamen Bertokoa ekimeneko tokiko produktuen saski bat jaso zuten.







