• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Gazteentzat erreferente izan daitezkeen emakume zientzialariak ikusarazten

Otsaila 2026 –

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Leartibai Fundazioak jardunaldi berezi bat antolatu du gaur, eta horretarako Lea-Artibai eskualdean bizi diren edota lan egiten duten emakume zientzialariak gonbidatu ditu. 

Mahainguru formatuan ospatzen den ekintza hau Kooperatiben Mahaia Elkarteak Leartibai Fundazioarekin batera martxan duen TALENTATU programaren baitan kokatzen da eta bokazio zientifikoak sustatzea eta emakume erreferenteak gazteei gerturatzea du helburu.

Gaurko ekitaldian lau emakume bertaratu dira Lea-Artibai Berrikuntza Gunean (Markina-Xemein) ospatutako saiora: Maite Tellaetxea, gernikarra; Aizeti Burgoa, ondarrutarra; Yoana Armaolea, markina-xemeindarra; eta, Nerea Aldazabal, berriatuarra.  Profil profesional ezberdinetako emakumeak laurak; Maite, Service-eko teknikaria Burdinolan; Aizeti, modelizazio termomekanikoko teknologiaren arduraduna Leartikerren, Yoana, produktuen garapeneko ingeniaria Maier Technology Centre-n; eta, Nerea, materialen teknikaria Cikateken (Cikautxo).

Topaketan inguruko hainbat ikastetxetako ikasleek parte hartu dute: Busturialdeko Urritxe, Barrutialde eta BermeoBHI, eta Lea-Artibai eskualdeko Zubi Zahar, LekeitioBHI eta Berakruz. Ikastetxe bakoitzeko 3-4 ordezkari bertaratu dira mahaingurura eta gainerako ikaskideek online jarraitu dute saioa.

Aurreiritziak gaindituz, zientziara iristeko bide-aniztasuna balioan jarriz

Bakoitzak bere ibilbide akademiko eta profesionala aurkeztu ondoren, ikasleek hartu dute lekukoa eta gonbidatuentzako prestatutako galderei erantzunez hizketaldi ederra osatu dute. Zientzian sartzeko bide bat baino gehiago dagoela azpimarratu dute, izan ere, batzuek bokazioa gaztetatik argi izan badute ere, beste batzuek ibilbide desberdinak egin ondoren aurkitu dute beren lekua arlo zientifikoan eta teknologikoan. Halaber, zientzia eta teknologiaren inguruko aurreiritziak apurtzearen garrantzia nabarmendu dute, eta ikasleek benetan gustuko dituzten ikasketak egitera animatu dituzte. 

Solaskideek lanerako jarrera, ahalegina eta norberarengan konfiantza izatea funtsezko balio gisa azpimarratu dituzte, etorkizuneko erronkei aurre egiteko ezinbesteko tresnak direlako. 

Ekimen honen bidez, Kooperatiben Mahaia Elkarteak eta Lea Artibai Fundazioak emakumeek zientzian duten presentzia eta ekarpena ikusarazteko eta belaunaldi berrien artean bokazio zientifikoak sustatzeko konpromisoa berretsi du. 

TALENTATU

2008. urtean sortu zen Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide, Markina-Xemeingo Laboral Kutxa eta Maier kooperatibek osatzen duten Kooperatiben Mahaia Elkartea. Leartibai Fundazioak dinamizatzen duen mahai honek 2017an TALENTATU izeneko proiektua abiarazi zuen eskualdeko eraldaketa sozialerako proiektuak elkarlanean gauzatzeko. Gaur egun hainbat ekintza burutzen dituzten ikasturtean zehar proiektu honen baitan, ZTIM bokazioak sustatzeko eta talentua sortu, mantendu eta erakartzeko asmoz. 18 ikastetxetako 1.300 ikasle baino gehiagok parte hartzen duten ekintzetan.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved