• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Ekonomia urdinaren sektorea sendotuz doa Bizkaian eta Lea-Artibai eskualderako aukera berriak dakartza

Otsaila 2026 –

Bizkaiak Ekonomia Urdinaren esparruan duen posizionamenduari buruzko azterlan diagnostikoa aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak, makrosektore horrek lurraldearentzat duen potentzial estrategiko handia berresten duen dokumentua. Txostenaren datuen arabera, ekonomia urdinak 966 milioi euroko Balio Erantsi Gordina ematendu, hau da, Bizkaiko guztizkoaren % 2,5, eta lanaldi osoko 17.400 enplegu sortzen ditu, enplegu osoaren % 3,3. Zifra horien arabera, garapen bidean dagoen eremu horretan, Estatuko eta Europako batez bestekoaren gainetik dago Bizkaia.

Azterlanak, beren jarduera itsasoarekin zuzenean lotuta duten 209 enpresaz osatutako ekosistema sendo bat identifikatzen du. Horietako 28 enpresa-traktore gisa nabarmentzen dira, inbertitzeko, nazioartekotzeko eta I+G bultzatzeko gaitasun handia dutenak. Enpresa sare hori funtsezko azpiegituretan oinarritzen da, hala nola Bilboko, Bermeoko eta Ondarroako portuetan, itsaso zabaleko saiakuntza plataformetan, zentro teknologikoetan, unibertsitateetan, sektoreko klusterretan eta eskualdeko garapen agentzietan. Balio erantsi handiko proiektuak garatzeko eta enplegu kualifikatuak sortzeko aukera ematen duen ekosistema oso bat.

Txostenaren aurkezpena Leartibai Fundazioa, Bermeoko Behargintza, Getxolan eta Beazeko ordezkariei.

Lankidetza-konpromisoa

Txostena joan den otsailaren 27an aurkeztu zen, Cristina Mugica Eskualdeko Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapeneko zuzendariaren eskutik, Bizkaia Orekan Sakonduz sareko kide diren Leartibai Fundazioa, Bermeoko Behargintza eta Getxolan itsasertzeko eskualde garapeneko agentzietako arduradun eta teknikarien aurrean, bai eta BEAZeko ordezkarien aurrean ere. Topaketa hau Bizkaian ekonomia urdinaren hub bat egituratu eta bultzatzeko erakunde parte-hartzaileen lankidetza konpromiso baterantz aurrera egiteko antolatu da. Lurralde lehiakortasuna eta kohesioa ikuspegi jasangarri eta berritzaile batetik indartzeko funtsezko urratsa.

Azterlan honek itsasertzeak eta tokiko enpresa sareak ekonomia urdinaren barruan duten garrantzia aitortzen du eta hori albiste pozgarria da Lea-Artibai eskualderako. Leartibai Fundaziotik ekonomia urdinaren aldeko apustua indartzen jarraitzen dugu, itsasoari lotutako lehiakortasuna, berrikuntza eta garapen jasangarria sustatzeko, eta Lea-Artibai eskualdeak Bizkaiko hazkunde urdinean funtsezko eragile izaten jarrai dezan.

Informazio gehiago: Bizkaiko Foru Aldundia.

Aurrekoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved