
Martxoa 2026 –
Leartibai Fundazioak Tokiko Garapenaren III. Kongresu Nazionalean parte hartu du aste honetan. Kongresu hori Castelló de la Planan ospatu da, martxoaren 24an eta 25ean. GARAPEN Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin eta Debegesarekin batera, Leartibai Fundazioa ere bertan izan da.
Kongresuko antolatzaileetako bat den REDELeko (Tokiko Garapen Erakundeen Sarea) kidea da GARAPEN eta horri esker, Leartibai Fundazioak ere bertan egoteko aukera izan du. Ainhoa Arrizubieta Leartibai Fundazioko zuzendari nagusiak eta Esti Plaza Ekintzailetza, Merkataritza eta Talentu arduradunak belaunaldiarteko tokiko garapenaren arloko egungo joerak eta erronkak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute biltzarrean.
Bi egunetan zehar belaunaldiartearekin erlazionatutako hainbat aspektu landu dira hitzaldi eta topaketa ezberdinen bitartez, erreleboa, berrikuntza soziala, talentua, formakuntza eta ekintzailetza, besteak beste, bai eta lurralde desberdinetako administrazioek eta erakundeek aurkeztutako hainbat esperientzia eta praktika on ere.


Leartibai Fundazioa tokiko garapenarekin konprometituta
Tokiko berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin, belaunaldien arteko lankidetzarekin eta egungo erronka sozioekonomikoei erantzungo dieten irtenbideak bilatzeko dugun konpromisoan lanean jarraitzen dugu. Eskualde eta lurralde ikuspuntutik haratago, estatu mailako esperientzietatik ikasteko aukera ezin hobea izan da kongresu hau. Gainera, beste agentzia eta erakunde publiko batzuekin harremanak egiteko ere balio izan digu.