• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Biologia molekularreko teknikak gertutik ezagutzeko erronka TALENTATU ekimenaren baitan

Maiatza 2026

Leartibai Fundazioak bultzatzen duen TALENTATU proiektuaren baitan, gazteen artean zientziarekiko interesa pizteko helburuarekin, ekintza berri bat gauzatu berri dugu Markina BHIko Biologiako ikasleekin eta Leartiker zentro teknologikoarekin elkarlanean.

Markina-Xemeingo ikasleek Leartikerreko biologia molekularreko eta metagenomikako laborategia bisitatu zuten. Bertan, ikasgelan aldez aurretik landutako erronka praktikan jartzeko aukera izan zuten, laborategi-ingurune erreal batean lan eginez.

Erronka Igor Baroja, Leartiker Esneki Zentroko ikerlariak planteatu zuen:
E. coli STEC anduiaren identifikazioa gazta-lagin batean, biologia molekularreko tekniken bidez.

Helburu hori lortzeko, ikasleek hainbat teknika genetiko ezagutu eta landu zituzten, hala nola:

  • PCR (Polymerase Chain Reaction)
  • WGS (Whole Genome Sequencing)
  • 16S rRNA sekuentziazioa
  • Serotipaketa eta andui-identifikazioa

Ikasleek laborategian teknika bakoitzaren adibide praktikoak ikusi zituzten: PCR bidez DNA zatiak ugaldu eta gel elektroforesi bidez agerrarazi zituzten; sekuentziazio-plataforma bat nolakoa den ikusi zuten; 165 sekuentziaren analisi baten adibide bat ikusteko aukera izan zuten; eta, setoripo identifikazio proba baten emaitza bisualak ere ikusi zituzten, besteak beste.

Ondoren, taldekatuta eta eskuratutako ezagutzak praktikan jarriz, aurretik zuten erronkarako (gaztetan STEC aduia dagoen edo ez ikustea) teknika egokiena aukeratu behar izan zuten, eta gazta-laginetan atzemandako Escherichia coli mikroorganismoak kaltegarriak ala onuragarriak ziren identifikatu. Pertsonen urdail-hesteetan kalte larriak eragin ditzakeen Shiga toxina sortzen duten STEC anduiak aurkitzen ikasteko.

Esperientzia oso positiboa izan da, eta ikasleek parte-hartze aktiboa, interesa eta lanerako gaitasun handia erakutsi dute. Horrelako ekintzen bidez, TALENTATU ekimenarekin gure ekarpena egin nahi dugu gazteek etorkizunean hautatuko dituzten ikasketa- eta lan-aukeren inguruko ikuspegi errealagoa izan dezaten.

Gure eskerrik beroena Leartikerreri, ekimen honetan parte hartu, bere ezagutza eta instalazioak eskaini, eta ikasleei zientzia aplikatua lehen eskutik ezagutzeko aukera emateagatik.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved