Lea-Artibai 2030 Plan Estrategikoa

Lea-Artibai eskualdearen jarduera ekonomikoa eta kalitatezko lana sustatu, babestu eta mantentzea du helburu garapen ekonomikorako plan estrategiko honek.
Horregatik, Lea-Artibai 2030 Plan Estrategikoak bost lan-lerro espezifiko jasotzen ditu:
- Eskualdeko industria traktorearen trantsizioa eta lehiakortasuna babestea.
- Arrantza-industriaren eta itsasoaren bilakaera sustatzea, Euskadin erreferentziazko jarduera ekonomiko iraunkorrerantz.
- Turismo iraunkorra garatzea, Bizkaiko eta Euskadiko estrategien barruan.
- Enpresa-ehun dinamikoa eta lehiakorra finkatzea eskualdean dauden sektoreetan.
- Eskualdearen gaitasunetatik abiatuta, gorabidean dauden joera eta sektoreei lotutako jarduera ekonomiko berria sortzen laguntzea.
5 proiektu traktore eta 3 ekimen estrategiko
Helburu espezifiko horiek 5 proiektu traktoreren bidez gauzatuko dira eta beste hiru ekimen estrategiko definitzeko ere kontutan hartu dira. Helburu hauen aurkezpenak eskualdeko eragile ezberdinen eskutik izan dira:
1.- Berrikuntza irekia, transferentzia teknologikoa eta materialen digitalizazioari lotutako jarduera ekonomiko berriak bultzatu nahi dituen ekosistema. Lea-Artibai Europako erreferenteen artean kokatuko duena.
2.- Ondarroako portua eta arrantzaren sektorean landuko den proiektua. 3 lan-ildotan: lonja berriaren erakargarritasuna sustatu, akuikultura itsas-poligonoari indarra eman eta itsasoari lotutako jarduera ekonomiko berriak bultzatu.
3.- Turismo alorrean landuko duten proiektua turismo jasangarrirantz bideratuko da, kostaldea, landa-paisaiak eta landa eremuko ibilbideak sustatuz. Turismo estrategia jasangarria eta arduratsuaren aldeko apustua egingo da proiektu honen bitartez.
4.- Talentua bertan sortu, mantendu eta erakartzeko ekosistema bat sortzea, eta horretarako gaur egun eskatzen diren profiletarako birkualifikazioan eta ikasketa programen egokitzapenetan lan egingo da proiektu honen baitan.
5.- Azpiegiturak
Urte batzuk barru proiektu bihurtu daitezkeen hiru egitasmo estrategiko:
- Basogintza-jarduera lehiakorragoa lortzeko jarduera berriak.
- Nekazaritza munduan dagoen errelebo arazoari aurre egiteko ekintzaileei bideratutako haztegi bat.
- Trantsizio energetikoan zentratu da. Europar Batasunetik sortutako komunitate energetikoen figura berri honek dituen eragin ekonomikoak aztertuta eta etxebizitza arloan oso funtzionamendu ona duela ikusirik, enpresa mundura zabaltzeko ahalegina egin nahi da.